Ekitaldien zerrenda

Otsailak

20

Larunbata

19:00etan

Modus Operandi «Dantza gaitezen hil arte»

Aurkezpena


Modus Operandi taldeak musika erritmo berriak jorratu ditu “Dantza gaitezen hil arte” bigarren diskoan. Lau dira berezitasunak eman diotenak maila handiagoa Modus Operandi taldearen bigarren diskoari. Ska-rock binomioa apurtzea hamaika erritmo bizigarriekin atontzeko (funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin...). Dantza da Modus Operandi taldearen musika jaiaren egitarau bakarra. Ekitaldiaren ezaugarriak: solasaldia, disko sinadura eta akustikoa zuzenean.