Trabajadoriak

Proiekzioa

Astearte honetan bi argitalpen berri aurkeztuko ditugu. Biek frankismo garaiko bortxazko lanen eszenatokia izan zen Lesaka – Oiartzun errepidea hartu dute ardatz moduan. Aiako Harria zeharkatzen duen errepide honetan 4.000 mila gatibu antifaxistak baino gehiago egin zuten lan.

Kattin Txiki elkarteak ekoizturiko Trabajadoriak dokumentalaren emanaldi batekin hasiko gara, non Oarsoaldean bortxazko lanek izandako eragina aztertzen den, eta horren ostean Ángel Organero historialariak bere liburua aurkeztuko du: Batallón de pico y pala. Cautivos toledanos en Navarra (Lesaka, 1939 – 1942). Pamielak argitaraturiko liburuan Castilla – La Mancha Unibertsitateko ikerlariak errepide honetan lan egitera zigortuak izan ziren Tolodoko gatibuen esperientzia jasotzen da.