Listado de eventos

Azaroak

30

Asteartea

19:00etan

Transformatzen

Proiekzioa


Trans eta formatzen hitzekin jolasten du ¨denok¨ daukagulako transformatu beharra.
Nahiz eta transexualitatean fokoa egon, mota guztietako aniztasunei zuzendutako lana da.
Transexualitateak gizarte honek imposatzen dizkigun hainbat arau eta estereotipoen inguruan pentsatzeko aukera eta abiapuntua ematen digu, norberak bere burua eta inperatibo horiekin dugun harremana birpentsatzeko aukera emanez. Zentzu horretan, guztiondako baliogarria eta askatzailea suertatu daiteke dokumentala ikusi eta transexualitatearen gaiaren inguruan erreflezionatzeak.