Ekitaldien zerrenda

Urtarrilak

27

Ostirala

19:30etan

Walter Benjamin «Denbora, historia eta artearen inguruko testuak»

Irakurle taldea


Walter Benjamin, oraindik ere, sailkatzen zaila den autorea da. Literatura kritika, hizkuntzaren filosofia, itzulpengintza, komunikabideen teoria edo historiaren ikerketa… genero horietan guztietan erakutsi zuen bere pentsamenduaren originaltasun eta erradikaltasuna. Haren idazkeraren trinkotasunak ez dio egungo pentsamenduaren paisaia anitzean gehiengoaren adostasun bitxia lortzea galarazi. Agian haren testuek hain berezkoa duten anbiguotasunak orainaren irudi iheskor eta ezegonkorra, gaur egun ere haren garaikide bagina bezala mintzo zaigun hura, idatziz atzemateko ahaleginari erantzuten diolako.
Saiakera-bilduma honetan, lehen aldiz euskaraz, egileak denbora, historia eta artearen inguruan idatzitako hausnarketa nabarmenenak bildu dira. Artikuluok Walter Benjaminen pentsamendu bereziaren erakusgarri dira. Haietan, eztabaidarako bidea agortzetik urrun, badirudi sekula ez dela adieraziz husten, urtetan hozitu eta fruitu emateko gaitasunari osorik eusten dion haziaren antzera.



Gomendatutako liburua: