Ekitaldien zerrenda

Urtarrilak

22

Osteguna

19:00etan

WIFIa eta bere efektuak

Hitzaldia


Haien artean gaude. Konturatu gabe. Ikusezin eta usaingabeak dira. Uhin elektromagnetikoen itsasoan bizi gara.
Batzuek uhin elektromagnetikoak minbiziarekin, migrainekin eta beste gaixotasun batzuekin erlazionatzen dituzte. Zer dakigu bere arrisku errealaren inguruan? Gure osasunean duten efektuei buruzko ikerketa epidemiologikorik badago? Eta batez ere, zer ziurtasun zientifikorekin oinarritzen dira erabaki politikoak eta iritzi publikoa?
Datorren ostegunean, urtarrilak 22, 19:00etan, Katakraken, kale Nagusia 54, Joaquín Sevilla, Fisika Aplikatutako doktorea eta NUP-eko irakasle titularrak - dibulgatzaile eskarmentudun eta entretenigarriaz gain - hauek eta beste puntu batzuk argituko dizkigu… zientzia irits daitekeen punturaino.