Egileen zerrenda

Annie Ernaux

1940 Lillebonne

Merkatari txikien alaba izan zen eta haurtzaroa Yvetoten bizi izan zuen. Unibertsitate ikasketak Rouenen egin zituen eta frantses literaturako irakasle izan da bizitza osoan. Obra autobiografiko eta intimista landu du. Hasieratik sortu zuen interesa haren lanak eta, aldi berean, izan zen menostua idazle askorengatik, baita 2022an Nobel saria eman ziotenean ere. Haren kontrarioentzat barkaezina da duen estilo lehorra, lantzen dituen intimitateko gaiak eta gorpuzten dituen genero eta klase posizioa.
Euskaraz irakurgai daude Pasio hutsa (Igela 2002), Lekua (Igela 2003), Gertakizuna (Igela 2003), Emakume bat (Txalaparta 2011), Begira zenbat argi, maitea (Igela 2015), Emakume izoztua (Elkar 2023) eta Neska baten memoria ((Igela 2024) narratiba lanak.

Idazketa labana bat da (Katakrak 2024) Ernauxen poetikari buruzko liburua da.



En la editorial:

Idazketa labana bat da

Annie Ernaux

15.00€

Badugu

Liburu-dendan:

La vergüenza

Annie Ernaux

El lugar

Annie Ernaux