Egileen zerrenda

bell hooks

Hopkinsville 1952 - Berea 2021

Gloria Jean Watkins izenarekin jaio zen, Hopkinsvillen (AEBn), baina bere amaren birramonaren izenetik eratorri zuen bere izen berria (Bell Blair Hooks zuen izena). Idazlea eta militante feminista da.
Arrazakeriak, kapitalismoak eta generoak topo egiten duten tokiak aztertu izan ditu hooksek. 30 liburu baino gehiago idatzi ditu, baita akademiarentzako lanak ere. Hezkuntzaz, arrazaz, klaseaz, generoaz, arteaz, historiaz, sexualitateez, hedabideez eta feminismoaz jardun izan du. Literaturari buruz egin zuen doktoretza: Toni Morrisonen lanak aztertu zituen. Haren ikuspegietan eragina izan zuten, besteak beste, Sojourner Truth feministak, Paulo Freire pedagogoak, Gusatvo Gutierrez teologoak, Erich Fromm psikologoak, Malcolm X politikari beltz nazionalistak eta Martin Luther King gizarte zibilen aldeko militanteak.

Euskaraz, Feminismoa denon kontua da. Politika pasio (Mari Luz Estebanen hitzaurrearekin) eta Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa (Nora Salbotxen hitzaurrearekin) liburuak daude irakurgai, biak Amaia Apalauzak itzuliak.



En la editorial:

Transgresioa irakasgai

bell hooks

21.00€

Badugu

Feminismoa denon kontua da

bell hooks

16.00€

Badugu

Liburu-dendan: