Hannah Arendt
Linden-Limmer 1906 - New York 1975
Teorialari politikoa eta filosofoa izan zen, XX. mendeko pentsalari nabarmenetako bat. Hanoverren jaio zen judu sekularren familia aurrerazale batean. Bere ama, Martha Cohn, Rosa Luxemburgen laguna zen eta 1918-1919ko altxamendu espartakistarekin bat egin zuen. Marburg-eko unibertsitatean ikasi zuen Martin Heideggerrekin. 1929an egin zen doktore Heidelberg-en Karl Jaspers-en zuzendaritzapean. 1933an naziek atxilotu eta Gestaporen preso izan zen. Frantziara egin zuen eskapo eta handik Portugalera egin zuen ihes lehenik, 1941ean AEBetara iritsi zen arte. Politikaz eta historiaz idatzi zuen bereziki, bere liburu nagusiak Totalitarismoaren jatorriak (1951), Giza kondizioa (1958) eta Eichmann Jerusalemen (1963) izan ziren baina idatzi zuen, baita ere, arteaz eta literaturaz.
Eichmann Jerusalemenez gain Indarkeriaz (Katakrak 2021) irakur dezakezu euskaraz, Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenarekin eta Mario Zubiagaren hitzaurrearekin.