Egileen zerrenda

Itziar Diez de Ultzurrun

Iruñea, 1967

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà (Iruñea, 1967) itzultzaile, filologo eta antropologoa da, Pedro Diez de Ultzurrun Etxarte euskal idazlearen alaba. Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologia lizentziatura egin zuen, baita Gizarte eta Kultur Antropologia ere. Horretaz gain, itzulpengintzako masterra burutu zuen.

Gaur egun, itzultzaile dihardu Nafarroako Gobernuan 1995eko urriaz geroztik. Bere ikaszaletasuna ez du ordea itzulpengintzak mugatzen; aditua da, baita ere, Bakearen Kulturan, Gizarte Kohesioan, Kultura arteko Elkarrizketan nahiz Genero Berdintasunean.

2010ean, Linh jaunaren biloba lanarekin, Vitoria-Gasteiz Itzulpen Saria jaso zuen Gazte Literatura sailean. 2011. Urtean, berriz, Euskadi Literatura Sariko itzulpen arloan finalista gelditu zen, Philippe Claudelen Brodecken Txostena itzulpen-lanari esker.

Bestalde, Diez de Ultzurrun ezaguna da euskarara ekarri dituen hainbat literatura-lani esker. Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ditu sorburu-hizkuntzak , eta euskara eta gaztelania xede-hizkuntzak. 31 eskutik talde-blogean ere hainbat testu argitaratu ditu itzulpengintzari eta euskarari buruz.

Itzulpenak egiteaz gain, zuzentzaile moduan ere aritzen da.



Itzulitako liburuak:

Indarkeriaz

Hannah Arendt

16.00€

Badugu

Emakumeak, kultura eta politika

Angela Davis

19.00€

Badugu

Liburu-dendan:

BARBARO IRAUN BEHARRAZ

Itziar Díez De Ultzurrun Sagalá