Egileen zerrenda

Rote Zora

1974 - 1995

Rote Zora Mendebaldeko Alemanian osatutako emakume feminista autonomoen hiri-gerrilla bat izan zen. Segurtasun-indarren azpiegituren, enpresen, epaitegien eta lantegien kontrako 45 eraso egin zituzten. Patriarkatuaren, inperialismoaren eta militarismoaren aurkako lehergailuak paratzen zituzten, eta inoiz ez zuten inor zauritu.

1970eko hamarkadako Revolutionäre Zellen (Zelula Iraultzaileak) erakunde marxista autonomo armatuaren barruan sortu zen. 1986tik aurrera, bakarka jarraitu zuen bidea.



En la editorial: