Egileen zerrenda

Stuart Hall

Kingston, 1932 - Londres, 2014

Jamaikan jaio eta Erresuma Batuan bizitako kultur teorialari, soziologo eta militante marxista izan zen. Birminghameko Kultur ikasketa garaikideetarako zentroa sortu zuen Richard Hoggart eta Raymond Williams-ekin batera. 1960etan New Left Review aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, besteak beste, Perry Anderson-ekin batera. Aurretik E. P. Thomson historialari marxistarekin eta Raymond Williams literatur kritikariarekin Universities and Left Review aldizkarian lan egin zuen.

Hall-en lana kultura popularraren eta abagune politikoaren azterketan zentratzen bada ere, Frantziako teorialarien eragina ere izan zuen, esaterako, Michel Foucault-ena eta Roland Barthes-ena. Era berean, arrazaren eta generoaren auziak zentraltasun handia dute haren ikerketan.

Zenbaezinak dira bakarka eta beste egileekin 1960tik 2014ra idatzi zituen testuak. Horregatik, nagusiki testu bildumei esker irakurtzen da Hall.

Liburu honetakoak dira euskarara ekarritako haren estreinako lanak.



Liburu-dendan:

RITUALES DE RESISTENCIA

Tony Jefferson, Stuart Hall

FUNK SIN LIMITES

Bell Hooks, Stuart Hall

La cultura y el poder

Stuart Hall, Miguel Mellino

Cuestiones de identidad cultural

Stuart Hall, Paul Du Gay