Hiri-gerra Palestinan

Okupazioaren arkitektura eta estrategia militarra

Itzulpena: Amaia Astobiza Uriarte

12,00€

BEZa barne

Badugu

Hiri-gerra Palestinan

Itzulpena: Amaia Astobiza Uriarte

ISBN 978-84-10316-02-7
Hizkuntza Euskera
Orriak 100
Tamaina 190x125 mm
Azalak Rústica con solapas
Prezioa 12,00

Azken bi hamarkadetan Israelgo armadak ezohiko taktikak garatu ditu Palestinako hirien aurka: kaleak zeharkatu beharrean, paretak zeharkatzen dituzte, lurrak, sabaiak, egongelak, logelak, komunak. Kaleak zapaltzeari utzi diote. Hala, palestinar borrokalarien jopuntutik aldentzen dira, eta zibilen etxebizitzetan sartzen. Taktika horri alderantzizko geometria deitu zioten eta ahalegin teoriko eta estrategiko handia egin zuten Israelgo Armadan. Deleuze eta Guattari irakurri zuten, Debord eta Derridarengan inspiratu ziren. Alderantzizko geometriak bira posmoderno bat eragin du hiri-gerran eta bestelako armada handiengana ere zabaldu da: Erresuma Batukora, Australiakora edota AEBetako marinetara. Gerraren industrian, berriz ere, lurralde okupatuak suntsipenaren laborategi bilakatu dira, gerora Irak edota Afganistango gerretako estrategiak lantzeko.

Estrategia militarraren eta hirigintzaren arteko saiakera honek nazioarteko Forensic Architecture taldearen lana aurkezteko balio du.


Eyal Weizman-ri buruz

Haifa 1970

Arkitektoa eta Londresko Unibertsitateko irakaslea da. Forensic Architecture agentziako ikerlaria da. 2007an Decolonizing Architecture Art Residency (DAAR) kolektiboa sortu zuen beste kide batzuekin Zisjordanian. Forensic Architecture disziplina anitzeko taldearen bidez Estatu indarkeria, giza eskubideen urraketa eta ingurumenaren aurkako kasuak aztertu dituzte. Taldeko ikerlariek alor ezberdinak lantzen dituzte, tartean daude arkitektoak, artistak, zine zuzendaria, bideojokoen egileak, ikerketa kazetariak, arkeologoak, abokatuak, zientzialariak. Nazioarteko arkitektura Israelgo armadak zibilak hiltzeari buruz Democracy Now!...

Gehiago jakiteko