MARX ETA KEYNES

EKONOMIA MISTOAREN KRISIA

10,00€

BEZa barne

Badugu

MARX ETA KEYNES

ISBN 978-84-10316-11-9
Hizkuntza Euskera
Orriak 114
Tamaina 12x16,5
Azalak Rústica con solapas
Prezioa 10,00

Paul Matticken ekonomiari buruzko bi testuk osatzen dute liburu hau. Lehenengoa, Marx eta Keynes, 1955eko azaro-abenduko Western Socialist aldizkarian argitaratu zuten. Ekonomia mistoaren krisia, berriz, 1974an idatzi zuen eta 1977an argitaratu Economics, Politics and The Age of Inglation liburuko aurreneko kapitulu gisa.

Azken lau hamarkadetako progresismoak, giza aurpegidun kapitalismoak, dikotomia bat eratu nahi izan du neoliberalismoaren eta kapitalismo aurrerazalearen artean. Hala, irudi luke, ongi kudeatutako kapitalismoak gaitasuna izango duela krisi ekologikoa konpontzeko, pobrezia mundutik erauziko duela eta gerra desagerraraziko duela. Honako testuak filosofia eta ekonomia zorrotz eta ez dogmatikoki aztertu eta ulertu zituen militante batek idatzi zituen. Bizitza asko izan zituen ultraezkerreko, komunismo ez leninistako, iraultzaile batek.

Oso argigarria da, euskaraz aurrenekoz aritzen den Mattick hura nor zen jakiteko Pablo Oliverosek egin duen sarrera. XX. mendeko lehenengo bi herenetako politika askatzaileena uler daitekeelako Alemanian hasi eta Ameriketan amaitu zuen Matticken bidez.


Paul Mattick-ri buruz

1904 Słupsk - 1981 Cambridge

Idazle, militante eta teorialari marxista izan zen, kontseiluen komunismoaren mugimenduaren parte. Kapitalismoari, boltxebismoari eta keinesiar ekonomiari kritika egin zion. Ekonomia politikoaren eta krisien teoriaren ikerketak egin zituen. ...

Gehiago jakiteko