Soldataren patriarkatua

Marxismoari egindako kritika feministak

Soldataren patriarkatua

Marxismoari egindako kritika feministak

Esku artean duzun liburu hau Silvia Federici-k 70. hamarkadatik honera idatzitako artikulu sorta batek osatzen dute. Denek dute gauza bat komunean: marxismoari analisi sakona egiten diote ikuspuntu feministatik, ulertuz teoria marxistak ezinbestekoak izan direla feminismorako. Bost testuek badute osotasun bat sortzeko beharrezkoa den berezitasun propioa, osagarri egiten dituenak. Marximoari sakontasunez begiratzen dioten artikuluak badaude, ikuspegi historikoa azaltzen dutenak, aktibismo feministak «emakumeen lana»ri emandako erantzunak aurki ditzakegu, baita 2017an Federicik garatutako azken ideiak ere bai.

Hedabideetan

«Hizkera dibulgatiboa baliatzen du egileak, eta euskarazko bertsioan ere tonu bera mantentzea lortzen du Amaia Astobiza itzultzaileak»

Aiora Sampedro, BERRIA

«Karl Marxen «Kapitala» obran generoaz egiten den azterketarik ezaren kritika egiten du Federicik, baina ikuspegi feminista antikapitalista batek Marxen lanari entzungor egitea ez dela bidezkoa ere nabarmentzen du.»

Amalur Artola, GARA

«Hizkera dibulgatiboa baliatzen du egileak, eta euskarazko bertsioan ere tonu bera mantentzea lortzen du Amaia Astobiza itzultzaileak»

Aiora Sampedro, BERRIA

Amaia Astobizari elkarrizketa.

Aritz Maldonado, ANBOTO

Datu teknikoak

ISBN 978-84-16946-11-2
Hizkuntza Euskera
Orriak 144
Tamaina 12.5x19
Azalak Rústica con solapas
Prezioa 15.00€

Silvia Federici

1942 Parma, Italia

Italiaren iparraldeko Parma hirian jaio eta hazi zen, eta, 1967an AEBra aldatu zen. Gaur egun, New Yorkeko Hofstra Unibertsitateko irakasle emeritua da; beraz, erretiratuta badago ere, ikerketa-lana egiten jarraitzen du. Militantzia politikoa talde feminista autonomoetan (Soldatak Etxeko Lanentzat mugimenduan) hasi zuen, 1970eko hamarkadan; orduz geroztik, ekintzaile izaten jarraitu du hainbat alorretan, hala nola Occupy Wall Street mugimenduan, errefuxiatuen aldeko lanean eta Trump-en aurkako kanpainan. 2017ko urrian, «Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde» izeneko kanpaina jarri zuen martxan, sorginen...

Gehiago irakurri [+]