«Idazketa labana bat da» IRUTXULOKO HITZAn
Azaroak 22 Ostirala
Eva Illouz-en bi testu bildu ditu Iruñeko Katakrak etxeak liburu bakarrean, Arimaren etorkizuna eta Estandar emozionalen sorrera hain zuzen ere, bi testu indartsu Danele Sarriugarteren itzulpenarekin eta Patricia Amigoten hitzaurrearekin. Identitatearen eta emozioen estandarizazioa aztertzen ditu bertan Illouzek. Bere lanak hamar hizkuntzetara itzuli dira baina hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana. «Ziurrenik, inoiz ez ginen hain kontziente sentitu, ezta hain egiazki indibidual, baina inoiz ez ziren gure emozioak hain kodetuak eta estandarizatuak egon. Baita kritikatzen dugunean ala eskubideak exijitzen ditugunean ere, autoreak dioen bezala», idazten du Patricia Amigotek hitzaurrean. «Bere liburuek susmatzera bultzatzen gaituzte, garena, esaten duguna, desiratzen duguna eta aldarrikatzen duguna zalantzen jartzera», gaineratzen du Amigotek.