«Idazketa labana bat da» GARAn
Azaroak 19 Asteartea
Iraultzaile anarkistak Victor Hugori idatzitako gutun eta olerkiak euskaratu dituzte, Parisko Komunaren 150. urteurrena ospatzear dela. Amaia Lasarenak dira itzulpenak eta hitzaurrea, Nora Arbelbiderena hitzatzea
JONE GARTZIA GUERRA
ANARKISTA iraultzailea eta Parisko Komunako kide nabarmenetakoa izateagatik da ezaguna Louise Michel (1830-1905). Irakaslea, pedagogoa, emakume “bizkorra eta trebea”, “teoria eta praxia bat eginda bizi zen feminista”, definitu du bere hitzak itzuli dituen Amaia Lasa Alegriak. Idazle eta poeta gisa, aldiz, ez da horren ezaguna, nahiz eta gaztegaztetatik argi izan zuen bere dohain guztien artetik idaztea zuela maiteena. Nerabe zela, 30 urte nagusiagoa zen idazle handi eta ospetsu bati gutunak bidaltzen hasi zen, Victor Hugori, alegia, eta, honek, kasualitatez edo ez, erantzun egin zion. ren 150. urtemugaren atarian Louise Michelen gutunok plazaratzea otu zitzaien, eta Lasari luzatu zioten ideia.
Eskutitz bidez 29 urteko elkarrizketa luzea mantendu zuten. Bere erantzunen arrastorik ez da aurkitu, Michelen bizitza gorabeheratsuaren ondorioz – kartzela eta erbestea tartean – galdu egingo ziren. Michelen gutunak ez, ondo gorde ziren, inoiz Hugori kartak erretzeko eskatu bazion ere: “Ez dut idatzi dudan guztia berriro irakurri nahi, baina erre gutuna nire konfidentziak zuretzat bakarrik direlako, izuturik, nire buruari galdetzen diot nitaz zer pentsatuko duzun, baina dena kontatu nahi izan dizut hausnarketarik gabe. Barkatu nire zabarkeria eta zorakeria guztiak.”
Louise Michelen figuraren kokapen biografiko, historiko eta politikoak pisu handia du lan honetan. Vroncourt-la-Côteko gaztelu batean jaia, ama bertako zerbitzari eta aita gazteluko jabeen seme zituen, baina haurdun geratu bezain pronto aitak baztertu egin zituen ama-alabak.
Kontrara, garaiko jokabide burgesengandik aldenduz, gazteluko jabeek babestu egin zituzten.
Miresmenetik idazten zion, jainkoari gisara. Behin baino gehiagotan adierazi zion horregatik lotsa eta damua, baina idazten jarraitu zuen, eta Hugok erantzuten. Zorionez, ez zion jaramonik egin gutunak erretzeko gurariari; baina, tamalez, Michelek berak erantzundakoarekin soilik irudikatu dezakegu bien arteko hartu-emana eta iraultzaile gaztearen urteetako garapena.
Erbesteko gutunak Victor Hugori du izena lanak, baina korrespondentzia denak ez ziren deserrikoak izan. Liburuan atalka sailkatu dituzte, garai bakoitzean Michel zegoen lekuaren arabera: Haute-Marneko gazteluko gutunak 1850-1861, Montmartreko gutunak 1862-1870, Gutunak Versaillesko eta Auberiveko kartzeletatik 1871-1873 eta Kaledonia Berriko erbesteko gutunak 1874-1879.
Amaia Lasa Alegria poeta getariarrak itzuli ditu Michelen gutunak. “Gozamen handia izan da bera ezagutzea eta euskaratzea”, aitortu du.
Izan ere, lanaren ideia Katakrak argitaletxeko kideek luzatu zioten. Duela bi urte Rosa Luxemburgen presondegiko gutunen itzulpena kaleratzeko argitaletxe bila zegoela egin zuen topo etxe nafarrarekin. 2018an argitaratu zuten Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti, hain justu Alemaniako Iraultzaren mendeurrenean. Harrera ona izan zuenez, aurten ospatzear den Parisko Komuna-