Salgaien zerrenda

«Etxebizitzaren auzia» IRUTXULOKO HITZAn

150 urte geroago eta etxebizitzaren auzia ezin bestela ebatzi

Donostia
Katakrakeko editore Hedoi Etxarte eta Ane Garcia itzultzailea. (Argazkia: Xalba Ramirez)
2023/10/19
Xalba Ramirez

Duela 150 Friedrich Engelsek etxebizitzaren auziaren inguruan pizten ari ziren eztabaidei ekarpena egin asmo zien. Jakina da Karl Marx eta berak bikote banaezina osatzen zutela, eta euren artean banatzen zituzten egitekoak. Lehena buru-belarri ibili zen kapitalismoaren erroak ulertzeko ahaleginetan, ondoren Kapitala-n eta Grundrisse-etan jasoaz ekarpena. Engelsek bertan laguntzeaz gain, unean uneko eztabaidei ekarpena egiten zien.

1872ko maiatzetik 1873ko urtarrilera argitaratu ziren Volkstaat egunkarian liburuan jasotzen iren testuak eta 1873an bertan liburu gisa argitaratu zuten. Katakrak argitaletxeak ekarri du testua lehen aldiz euskarara. Engelsek bakarrik idatzitako liburuen artean euskarara ekarritako lehen lana da honakoa. Hedoi Etxarte editoreak esan duenez, etxebizitza eskubidearen aldeko ekintzaile guztiek irakurri beharreko testua da honakoa.

Ane Garcia itzultzaileak azaldu duenez, eztabaida teorikoak diren arren, ez da testu teorikoa: Are gehiago, modu “jokosoan” dago idatzita, umore handiz”. Une batzuetan “faltoia” ere bada, garaiko beef batean moduan idatzi daitekeelako. “Pixka bat gixon aritzen da, baina grazia handia egin dit honela irakurtzea Engels”.

Literatura marxistan ohikoa denez, testu polemista da, garaiko “etsai intelektualei” aurre egiteko asmoz. Nortzuk ziren etxebizitza auzian zeuden etsaiak? Bada, Prohdonismoa, anarkismoa eta ezkertiar utopikoak batetik, eta burges progresistak, bestetik. Engelsen posizioa argia da, “etxebizitzaren arazoari aurre egiteko soluzio bakarrak ez du balio”.

Eta zein da Engelsen tesi nagusia? Bada, tamalez, denok dakiguna: “Kapitalismoaren berezko ezaugarrietako bat da etxebizitza izateko langileek duten gabezia”, hitzaurrean bertan azaltzen denez.

Etxegabetzeei aurre egiten dieten plataformak ohartu direnaz ohartarazi zuen Engelsek liburu honetan: arazo zehatzei aurre egitea ezinbestekoa den arren, arazo partzialei soilik aurre eginda ez da konponduko, errotik konpontzen ez bada.

Kapitalismoaren barruan, bada, ezinezkoa da etxebizitzaren arazoa konpontzea. Halaxe zioen Engelsek eta tamalez, arrazoia duela dirudi, 150 urte beranduago.



Gomendatutako liburua:


Gaiari buruzko artikuluak