«Idazketa labana bat da» GARAn
Azaroak 19 Asteartea
Nick Estes-en ‘Gure historia da etorkizuna’ euskaratu dute Danele Sarriugartek eta Amaia Astobizak Katakrak-en
ION STEGMEIER
Iruñea
Zazpigarren belaunaldiaren profeziak argi adierazten du: europarrekin lehenengo kontaktua izan ondorengo zazpigarren belaunaldia izango da jatorrizko herrien kultura, hizkuntza eta bizimodua berreskuratuko duena. Ipar Amerikako indiarrek salatu izan dutek sarraskiek ez dute izan alabaina oihartzun handirik munduan. Nick Estes Lower Brule Sioux tribuko kideak indienen erresistentziaren tradizio luze hori jaso du Gure Historia da etorkizuna liburuan. Danele Sarriugarte eta Amaia Astobizaren itzulpenarekin, Iruñeko Katrakak Liburuak argitaletxeak euskaratu du lehen aldiz.
Estesek 2014an The Red Nation erresistentzia mugimendu indigena antolatu zuen eta 2016an, indiarren inbasioaren ondorioz banatu eta sakabanatu zituztenetik ehun urte eta zazpi belaunaldi igaro zirenean, hor egon zen: Oceti Sakowin edo “Sioux Nazio Handia” berriz ere zutik jarri zenean, Dakota Acces oliobidearen aurka.
Liburuan kontatzen du. Hainbat kanpaleku ezarri ziren Cannonball eta Missouri ibaien elkargunean Ernergy Transfer Partners enpresak oliobide hori eraiki ez zezan. Lehengaiak ustiatzeko 1.712 milia luzekoa zen proiektua, 3,8 mila milioi dolarreko kostuarekin, eta arriskuan jarriz indiar erreserbako ur-hornikuntza. Oliobidearen kontrako koalizio bat osatu zuten herri indigenek eta nekazari zein aktibista ekologista zuriek. Ipar Dakotako gobernariak larrialdinegoera ezarri zuen, Guardia Nazionala agertu zen, liskarrak, bortizkeria, kontrol militarrak, trafiko mozketak... jende ugari bildu zen hain hainbat hilabetez. Borroko horretatik abiatzen da Estes liburuan, baina are sako-nagoa da. “Liburu hau belaunaldiz belaunaldi bizitako bidega-bekeria, eragindako mina eta duintasun miresgarriarekin aurrera eramandako erresistentziaren kontakizuna da”, dio Garbiñe Elizegik hitzaurrean.
Egileak berak Eskerrak Emateko Eguna planteatzen du adibide gisa. “Istorio horren arabera, natiboek eta kolonoek indioilarra eta batata erreak janez, bakea er-dietsi zuten Massachusetts esta-tuko Plymouth hirian, non, 1620an, kolonia bat ezarri baitzu-ten Mayflower itsasontzian iritsi ziren erromesek”, azaltzen du. “1637an, ostera, pekuota herriko 700 bat lagunen sarraski zentzugabea burutzeko, zera esan zuen Massachusetts Badiako Kolonia-ko gobernari William Bradford-ek: Eskerrak Emateko Eguna ospatu beharra zela ‘garaipen odoltsuaren omenez, eta Jainkoa-ri eskerrak emanez borrokoan gailentzeagati’. Bakea, lapurtutako lurretan, genozidioz blai dago”, dio Estesek bere familiaren, bere herriaren eta erresistentzia indigenaren historia liburu honetan.