«Kontrako eztarritik» DIARIO DE NOTICIASen

Emakume eta bertsolari, gogoz eta gorputzez
UXUE ALBERDIK 'KONTRAKO EZTARRITIK' AZKEN LANA IZAN ZUEN SOLASGAI OSTIRALEAN KATAKRAKEN OSPATUTAKO SAIOAN

Bertsolaritza gizonen espazioa izan da eta, askoren-tzat ez dirudien arren, hala izaten jarraitzen du gaur egun ere. Datuek horixe adierazten dute: Bertsolarien %20-25 bitarte dira emakumeak, eta %75-80 gizonak, nahiz eta bertso eskoletan %50 izan emakumeak. Eta datuetatik harago, emakumezko bertsolarien bizipenetatik abiatuz, azpiraketa sistematiko bat existitzen dela baieztatu daiteke, Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak plazaratutako Kontrako eztarritik saiakerak argi uzten duen bezala. Lisipe bildumako bosgarren alean bildutakoaz aritu zen ostiralean egilea Iruñeko Katakraken, emakume bertsolari izatearen zamaz eta dakarren erronkez, baita bertsolaritzatik harago ere, espazio publikoan gizonek eta emakumeek betetzen duten tarteaz eta azken hauek daukaten mugez.

"Emakume bertsolari gehienen-tzat", adierazten du Alberdik bere lanean, "iraupen proba gogorra dirudi bat-bateko bertsogintzak, gizonek eraikitako tradizioari jarraituz, haien eredutik ikasita, gizon artean eta gizonekin ari dira kantuan, gizonen iritziek eta gustuak pisu espezifiko handia duten eremuan, testuinguru lehiakorrean, esposizio bizian". Saioa Alkaiza bertsolari iruindarrak azpimarratu moduan, Alberdiren lana "gizonen terrenoa izan den bertsolaritzari kritikoki begiratzeko gida bat edo tresna bat" da.

Hamabost bertsolariren ahotsak bildu ditu bertan: Amaia Agirre (1977, Villabona), Ainhoa Agirreazaldegi (1978, Elgeta), Maialen Akizu (1996, Urretxu), Miren Amuriza (1990, Berriz), Maider Arregi (1996, Oñati), Miren Artetxe (1985, Hendaia), Maddalen Arzallus (1990, Hendaia), Oihana Bartra (1984, Bilbo), Onintza Enbeita (1979, Muxika), Nerea Ibarzabal (1994, Markina-Xemein), Oihana Iguaran (1991, Amasa-Villabona), Ane Labaka (1992, Lasarte-Oria), Alaia Martin (1987, Oiartzun), Eli Pagola (1995, Ereñotzu) eta Jone Uria (1990, Algorta). Adin eta jatorri desberdinetako bertsolariak, oholtzan mantentzen direnak batzuk, jada abesteari utzi diotenak beste batzuk, etenaldi baten ondoren bertsolaritzara itzulitakoak besteak. Esperien-tzia eta bizipen desberdinak, bere osotasunean egileari azpiratze mota desberdinak izendatzeko baliagarri suertatu zaizkionak.

GORPUTZA, AHOTSAREN AITZINETIK

Alkaizak adietzera eman bezala, Kontrako eztarritik argitaratu aitzinetik ez dira emakumeen gorpu-tzak eta esperientziak kontutan hartu bertsolaritzaren munduan. Alberdik horren beharra argi ikusi zuen 2018an Udako Euskal Unibertsitatearen baitan generoa eta bertsolaritza uztartuko zituen hi-tzaldi bat eskaintzeko eskatu ziotenean. "Momentu hartan, autoritatea nola sortzen den aztertzen ari nintzen, jakin nahi nuen bertsolaritzan, testutik harago, autoritatea nola eraikitzen eta deseraikitzen den". Izan ere, bertsogintzan bertsoa beraren alderdi teknikoa, teorikoa izan da baloratu izan dena, testutik harago edo, zehazkiago erranda, testuaren aurretik dauden faktoreak kontutan hartu gabe.

"Oholtza batera agertzen zarenean, atzematen den lehenengo gauza ez da ahotsa, gorputza baizik", argitu du Alberdik. "Emakume bezala irakurtzen bazaituzte, nola eragiten dizu horrek zure bertsogintzan?". Galdera horri erantzuna eman nahian abiatu zituen solasaldiak bere bertsokideekin eta bertatik iragazi zuen lehenengo ondorio, azpiratze eta mugatze sistematiko bat badagoela izan zen, emakume bertsolariaren figura gizon bertsolariarenfiguraren kontra eraikitzen zela. "Zein da, hartara, bertsolaritza autorizatua dagoen gorputza?", bota zion ostiraleko solasaldian Alkaizak Alberdiri, eta honek argi erantzun: "Gizona, heldua, heterosexuala, gipuzkoarra, euskalkiduna, osasuntsua, klase ekonomiko ertainekoa, zuria, abertzalea, jatorra, kalitate maila bat aitor-tzen zaiona, txapelketa sisteman parte hartzen duena, zaintza lanetatik libre dagoena edo libra daitekeena". Gizonek taxuturiko tradizio eta moldeetan, "gizonekin bateea, eta gorputz maskulinoen artean eta aldamenean sor-tzen dute emakume bertsolariek, eta ezinbestean daude haien iritzi eta balorazioekin, haien esperien-tzairekin, presentziarekin eta egiteko moduekin zeharkatuta".

GIZONEN OSAGARRI

Bertsokide emakumeek errandakoak, hogeita bi patroi edo mugatze mekanismo identifikatzera eraman du Alberdi lan honetan. "Ez dira patroi isolatuak, elkar ukitzen dutenak, guru-tzatzen eta gainzartzen direnak baizik". Hala, besteak beste, ez fun-tzionatzearen sentipena, gizonen osagarri edo ez-emakumetzat hartuak izatea, itxuragatik epaituak izatea, merezimendu faltaren epaia, infantilizazioa, aitakeraia, bazterkeria, umore azpiratua, gutxiespen ekonomikoa eta desautorizazioa izan dira horietako batzuk, baita, nola ez, eraso sexistak ere. Hala ere, azken honen inguruan argi utzi nahi izan du Alberdik "beste azpiratze sistema bat gehiago" dela, gainontzekoen baitan eta baitatik sor-tzen dena.

Onintza Enbeita Bizkaiako egungo txapeldunak Kontrako eztarritik-en aditzera ematen duen bezala, "emakume bertsolari modura irakurtzen gaituzten momentutik ez gara unibertsalak; figura unibertsala, bertsolaria, gizonezkoa da, gu eranskinak gara". Alberdik bere azalean bizitakoa ere partekatu zuen atzo: "2006an hasi nintzen kantatzen, eta bi urtez neska politaren roletik aritu behar izan nuen". Hala, "saioko neska" izatea, bertsolari emakume guztiek partekatutako rola izan dela ere azpimarratu zuen. "Guztiok pentsatu izan dugu noizbait 'emakume izateagatik deitu didate', baina gizonek ez dute sekula pentsatu gizona izateagatik daudela dauden lekuan".

PLAZAREN LAURDENA, ERDIARENTZAT

Gaur egun emakumeen presentzia plaza zein txapelketetan nabarmenagoa bada ere, gutxienekoa izaten jarraitzen duela argi adierazten dute datuek, bertso eskoletan %50 direnek plazako merkatuaren %25 baitute eskura. Emakumeei plaza eragozten dien sistema bat badagoela adierazi zuen atzo Alberdik, baita hori ahalbidetzen duen gizonen arteko aliantza ikusezin bat ere. Guzti honekin lotuta dago, Kontrako eztarritik lanean argi gelditzen denez, "elkarrizketaturiko bertsolari askok euren buruari ezartzen dioten behin-behinekotasun presuntzioa, ez dagokien territorioan aritzearen pribilegio sentsazioari eta izaera ordezkagarriari lotuta". "Emakume bertsolariek, praktikan, onartuta daukate elkarren arteko ordezkagarritasuna. Gutxitan kantatzen dute elkarrekin, elkarren ordezko direnez. Bestalde, nahiko da emakume berri bat plazaratzea zaharrek euren agendetan suma dezaten".

Sistemak eragin dako lehiakortasunari eta prekaritateari aurre egiteko mekanismo kolektiboak lan-tzen ari dira azkeneko urteotan emakume bertsolari asko, Alberdik izendatu moduan, Ahalduntze Bertso Eskola, Ez da kasualitatea saioak, Txakur Gorria kolektiboa... Feminismoan sustraitzen diren espazioak. "Zoru komunaren eraikuntza, hizkuntza eta erregistro berrien sorkuntza, elkarren ezagu-tzaren bidezko autoezagutza bultzatzen duten gune kreatiboak funtsezkoak dira". Alberdik plazaratutako lanean borobiltzen duen bezala, "tantoak oharkabean sar-tzen dizkiguten bitartea, kontrako eztarritik kantatzen jarraituko dugu".

Libro: