Salgaien zerrenda

«Kontu pribatu bat» DIARIO DE NAVARRAn

Fenoglioren nobela partisanoa, euskaraz

Iruñeko Katakrak argitaletxeak euskaratu du ‘Kontu pribatu bat’, italiar idazle antifaxistaren liburua

Ion Stegmeier
Beppe Fenoglio Kontu pribatu bat argitaratzear zenean hil egin zen, 1963an. “Guztien artean bakartie- nak lortu zuen guztiok idaztea amesten genuen eleberria, —inork ere espero ez zuenean—, Beppe Fenogliok”, esan zuen Italo Calvinok, garai hartako Italiarrek kontatzeko asko zeukaten momentuan. Orain, Iruñeko Katakrak-ek Fenoglioren lana eusk ratu du lehen aldiz, Josu Zabaleta Kortaberriaren eskutik.
Kontu pribatu bat gerrari eta maitasunari buruzko istorio bat da, Milton esaten dioten partisa- no baten istorioa da. “Ez da soilik partisanoei buruzko nobela bat, nobela partisano bat da bere horretan”, dio Paul Beitia Ariznabarretak liburuaren hitzaurrean. 2013an, Fenoglioren alabak gurasoen etxeko armairu zahar batean M1 fusil bat eta Colt 45 pistola bat topatu zituen; Kontu pribatu bat eleberrian erabilitako armak, hain zuzen ere.

Beppe Fenoglio (1922-1963) partisano izan zen eta faxisten eta nazien kontra borrokatu zuen. Beitiak adierazten duen bezala, lehengo bizi eta gero idatzi egin zuen. “Agian horrexegatik da Kontu pribatu bat hain egiazkoa, bizitza bera bezain lazgarria eta ederra. Baina kontua ez da hori. Kontua da ez dagoela bizitza bezain lazgarria eta ederra izan daitekeenik ezer”, dio.

Fenogliok ordena kronologikoa aldatu zuen askatasunaren alde borrokatzen ari den protagonista idazteko. Barne bilaketa obsesiboa da egitura guztian agintzen duena maitasunak eraikitako eleberri partisano honetan. Salto denbor horietan, gerra aurrekoak eta bitartekoak kontatzen ditu, atso-agureekin izaten dituen enkontruak baliatuz.



Gomendatutako liburua:

Kontu pribatu bat

17,00 €

Badugu


Gaiari buruzko artikuluak