«Kristo Fusilarekin» ALDAn

Kristo fusilarekin
R. Kapuscinski.
Katakrak, 2019.

Gabriel Zeberio

Amaia Apaulazaren itzulpenari esker lehenengoz irakur dezakegu euskaraz Ryszard Kapuscinski kazetari poloniarraren (1932-2007) liburu bat. Ane Irazabalek hitzaurrea idatzi dio, eta honetan gogoratzen du Kapuscinskiren “misioa”
zein zen: “Pobreak munduko populazioaren %80 dira, baina pobreziak ez du ahotsik. Nire betebeharra da pertsona horiek entzunaraztea”. Pobreak, zapalduak... Hainbat kronika eta erreportajeren bidez ezagutzen ditugu Palestinako fedajin-ak, Boliviako gerrilleroak (hemen ikusitako irudi batek ematen dio izena liburuari), Guatemalako botere militarraren biktimak... Aleak ez dira gaurkoak (1975ean argitaratu zen orijinala), baina sakoneko arazoek, errepresioak eta pobreziak hor diraute gaur ere.

Libro:

Kristo fusilarekin