«Idazketa labana bat da» GARAn
Azaroak 19 Asteartea
LIBURUEN TXOKOA
Katakrak, 2019
224 orri
17 euro
MIREN ARTETXE
Jatorriz 1975ean argitaratua, liburu honek Ryszard Kapuscinski kazetari poloniarrak idatzitako erreportaje sorta biltzen du eta, horien bidez, munduko gatazka ezberdinetako gerrillarien erradiografia dakarkigu. Liburua hiru zatitan egituratuta dago. Lehenean, Palestinari buruzko ikuspegi arabiarra biltzen du; bigarrenak Latinoamerika du jomuga eta Bolivia, Guatemala, El Salvador edota Haitiko kontakizunak dakartza; eta hirugarren atala Mozambikeko independentzia gerrari dagokio. «Kapuscinskik ez zuen inoiz kazetariaren misio mesianikoan sinistu, baina argi zeukan noren alde zegoen: ‘Pobreen bizitza kontatzea da nire gai nagusia. (...) Pobreak munduko populazioaren %80 dira, baina pobreziak ez du ahotsik. Nire betebeharra da pertsona horiek entzunaraztea’», nabarmentzen du hitzaurrean Ane Irazabal nazioarteko erreportariak.