Rueda de prensa de «La danza de las luciérnagas»
Azaroak 27 Asteazkena
Katakrak argitaletxeak ‘Urpean murgildu’ eleberria kaleratu du, Josu Zabaletak euskaratu duena<
Lidia Txukovskaia, inoiz isildu ez zen ahotsa
NEREA ALEJOS Iruñea
Heldu den udazkenean, Iruñeko Katakrak argitaletxeak bost urte beteko ditu. Denbora honetan zortzi liburu kaleratu ditu narratibako sailean, eta pasa den astezkenean bederitzagarrena aurkeztu zuen: Urpean murgildu, Lidia Txukovskaia idazle errusiarrari euskaratu dioten bigarren lana. 2019an Sofia Petrovna eleberria ekarri zuten euskarara eta oraingoan ere Josu Zabaleta (Legazpi, 1948) arduratu da itzulpenaz.
Zergatik Txukovskaiaren bigarren liburu bat? Arrazoia ho- rrela azaldu zuen Hedoi Etxarte Katakrakeko editoreak: “Autoreek interesa sortzen baldin badute irakurleen artean, lan bakarra argitaratzea gutxi da. Uste dugu oso interesgarria dela autore beraren panoramika izatea, bai autorea hobe ezagutzeko eta baita ere ahots horrek presentzia izan dezan euskaraz. Gainera, aukera baldin badago itzultzaile bera izatea, hainbat hobe”.
Etxartek Sofia Petrovna ekarri zuen gogora, Urpean murgildu eleberriarekin duen lotura estuagatik: “Gaiak eta kontatzeko moduak badute harremana”. Lidia Txukovskaiak 1939. urtean idatzi zuen Sofia Petrovna, Stalinen Purga Handiaren garaian.
Bi urte lehenago bere senarra, Matvei Bronstein fisikari nuklearra, atxilotua izan zen. Emazteari esan zioten hamar urteko es- petxe zigorra beteko zituela, gutun-harremanik gabe, baina aitaren (Kornei Txukovski idazlea) kontaktuei esker, Lidiak jakin zuen urte bat lehenago senarra epaitu eta fusilatu izan zutela.
Urpean murgildu liburuaren kasuan —1949 eta 1957 artean idatzita—, “errepresio garai hori da gai nagusietako bat, baina ha- markada bat beranduago kontatuta”, aipatu zuen Etxartek. Beraz, Sofia Petrovnan unean unekoa kontatzen da eta Urpeanen memoria eta ametsak dira kontakizunaren logikaren parte.
Urpean murgildu nobelaren pro- tagonista Nina Sergueievna da, idazle eta itzultzailea. Finlandiako mugaldean kokatutako idazle-egoitza batean, Sergueievnak hainbat pertsonaiekin topo egingo du: idazleak, langileak, herri- ko jendea... “Denak daude errepresioak ikutuak”, esan zuen Josu Zabaleta itzultzaileak.
Errepresio giro hori ahaztu gabe, Zabaletaren ustez liburu honen funtsezko gaia bestea da, “oso aktuala” gainera: “Memoria eta diskurtso publikoa, soziala eta politikoa nola antolatzen den, eta zer eragina duen jendearengan. ‘Errelatoa’ da lan honen gaia”. Zabaletak azaldu zuenez, liburuak erakusten duena da, ba- tetik, “ze baliabide erabiltzen di- tuen botereak bere errelato hori zabaltzeko eta buruetan sartu ahal izateko, adibidez hizkuntza ustelduz”.
Bestalde, egoera horrek pertso- naiengan eragindako erreakzioak aztertzen ditu: “Gehienek ezkuta- tu egiten dute beren memoria, ez dute adierazten beren errelato pertsonala. Beste batzuk onartu egiten dute boterearen errelatoa. Eta badira errelato hori onartu ez ezik, bultzatu egiten dutenak eta hizkuntzaren ustelketa horretan parte hartzen dutenak”, laburtu zuen Zabaletak.
Itzultzaile gipuzkoarrak “kasualitatez” iritsi zen Txukovskaiara. Errusiera ikasten ari zela, errusiako literaturari buruzko itzultzaile amerikar baten blogan Sofia Petrovna liburuaren gomendioarekin topatu zen: “Sofia Petrovna itzultzen hasi nintzenean, gero eta harrigarriagoa iruditzen zitzaidan Txukovskaiak kontatzen zuena”, esan zuen. “Emakume harrigarri bat aurkitu nuen. Ze kemena izan zuen, zertzuk pasatu zituen... Ereduzko emakume bat izan zen! Batetik familiatik ere bazetorkion, ze aita zuen Kornei Txukovski, ‘San Dios’ errusiar literaturan, batez ere gazteentzako eta haurrentzako literaturan”.
Lidia Txukovskaiak poesia, memoriak, literatura kritika eta narratiba idatzi zituen. “Inoiz ez zen isildu. Esan beharrak esan egiten zituen eta hortik etorri zitzaizkion arazo guztiak. Esate baterako, ezin izan zuen argita- ratu Sofia Petrovna, Stalinen Purga Handiaren garaian bertan idatzitako nobela bakarra dena”, azpimarratu zuen Zabaletak.
Sofia Petrovna 1965ean argitaratu zen atzerrian, baina Errusian ezin izan zen irakurri 1988ra arte. Gainera, 1974an Idazleen Elkartetik bota zuten: “Ez bakarrik bota, baizik eta debekatu zu- ten Lidia Txukovskaiaren izena aipatzea. Historiatik ezabatu nahi izan zuten”, kontatu zuen Zabaletak.
1988a arte ez ziren hasi berriro bere artikuluak eta liburuak Moskun eta Leningraden argita- ratzen. “Errepresio handiko erre- gimenetan, askotan idazleek itzultzaile bihurtu dira, esan behar zutena esan ahal izateko”, gogoratu zuen Zabaletak. Adibidez, hala gertatu zen Anna Ajmátova edo Borís Pasternak idazleekin. “Itzultzaile handitzat zeuzkaten, baina ezin izan zuten ezer argitaratu”.
‘URPEAN MURGILDU’
Egilea: Lidia Txukovskaia
Itzultzailea: Josu Zabaleta
Argitaletxea: Katakrak
Orrialde kopurua: 188
Salneurria: 17 €