«Espaziuntziko ateak bere atzean hertsi zirenean, bazekien Mayor Tomek hura bere azken bidaia izango zela»: hala hasten zen Xabier Montoiak 1986an Susa aldizkarian argitaratu zuen ipuinean. David Bowieren irudimenezko kosmonauta aitzaki hartutako ipuin horrekin hasi zen Mmatarrak taldeko Okene Abrego eta Mariano Hurtadoren kontzertua. Inolako ediziorik gabe, jada entzungai dauzkazu larunbat arratsalde hartan izan genuen luxuaren parte bat. Tartean Atahualpa Yupanqui, Gorka Setien eta Inoren Ero Ni abiapuntu hartutako zartak: bi gizon eta arte handia.
Maiatzak 13an, ostiralarekin, hasiko da Egitate biologikotik egitate poltikora: amatasunak, ekonomia eta komunitatea ikastaroa. Lau hitzordu interesgarri jendartean interes handia sortzen duen gai bati buruz. Beraz, badakizu, anima zaitez edo inguruan interesa duenik ezagutzen baduzu: esaiozu!
Maitane Unzuk Warbat eta Ziazerbak egiten irakatsiko dizu.
Sukaldearen kontura Borrianako Maig di Gras jaialdian egingo duten sukaldaritza erakusketaz jardun zuen.
Jon berri zaigu Langileen nazioarteko eguna. Horren kontura Pablo Nerudaren hiletako bideo hau berreskuratu dugu: bertaratuek Interanzionala abestu zuten.
Naiara Elolak liburu-dendei buruzko erreportaia batean Katakraki buruz idatzi zuen, besteak beste Berria egunkarian.
Fernan Mendiolak SIN PIEDAD (Fernando Mikelarena, Pamiela 2015) liburuari egindako iruzkinean egiten duen gogoeta da: 1936an Nafarroako gizartean gertatu zena genozidio politiko bat izan zen. Iruzkina irakurritakoan ikerketa sakon horretan murgiltzeko gogoa sentituko duzu. Bide batez, udazkenean liburua argitaratu zeneko aurkezpenean Mendiolak berak egin zituen hitzak berreskuratu ditugu, bideoa eskurra daukazu, beraz.
Eduardo Irujok Info Zazpi irratian SELVA NEGRA Valérie Mréjenen eleberri laburra gomendatu zuen: audioa entzun dezakezu edota oharrak irakurri.
Luis Soldevilak telebistako sukaldaritza saioei kritika gogorra egin die Sukalde kontuak blogean.
Entzungai daukazu Ruth Iturbidek eta Jaron Rowanek Sanferminen inguruan egin zituzten gogoetak.
Navarra Televisioneko albistegian azaldu ziren Katakrakeko bi liburu saltzaile: liburuaren egunean izan zen, apirilak 23an.
Horrez gain, Carlos Taibok segundu gutxi batzuk izan zituen TTIPari buruz jarduteko prime timean.
Bai, hala da, Katakrakeko sukaldearen bi heren Borrianako (Castelló) Maig di Gras jaialdian egongo dira sukalde lanetan. Ez dira Iruñerriko gonbidatu bakarrak izanen Broken Brothers Brass Bandeko lagunak ere hantxe egonen dira ildoa lantzen.

«Pijoak gara orain?» hala galdegiten dio bere buruari gazteleraz Xabier Maeztuk Sukalde kontuen blogean. Baina... zeri buruz ari da? Txoznetako janariaz!
Inaxio Goldaracenak ANESTESIA (Baile del sol 2016) argitaratu duen lehenengo poema liburua aurkeztu zigun.
Hementxe duzu izan zena bezain garden Nigara Zuek-ek eskaini zigun kontzertu osoa: iruzurrik gabe.
Nafarroako Parlamentuan azken asteotan egon den eztabaida sonatuenetakoa izan da Ramón Urtasunen erakusketari buruzkoa. 2014aren hasieran Katakraken egin zuen erakusketa bera, orduan Ateak ireki-k egin zion bideoa berreskuratu dugu.
Ateak zabaldu genituenean gure bidaien saila zoko batean zegoen. Horregatik apustu txiki bat egin dugu. Orain, liburu-dendako bigarren solairuan 500 liburu dauzkagu: bizikletaz egiteko ibilbideekin, familia paseoak, bide berdeak, mendirako liburuekin, mapekin, ohiko gidekin. Liburu praktikoan bidaietan narratibarekin, urbanismoari buruzko saiakerekin edo komikiekin batera irakur ditzazun.
Periferia blogean Susan Buck-Morss filosofo estatubatuarraren MUNDO SOÑADO Y CATÁSTROFE (Antonio Machado 2004) ataltxo bat berreskuratu dugu.
Jose Maria Esparzak NUESTRO PUEBLO DESPERTARÁ: DAVID JAIME Y LA REPÚBLICA VASCONAVARRA (Txalaparta 2016) aurkeztu zigun.
Ahotsa.info-k egin zion bideo elkarrizketa ere ikus dezakezu.
Salvador Robles ek TROYA EN LAS URNAS aurkeztu zigun.
Antonio Casado eta José Ignacio Forondak Thoreauren VOLAR (Pepitas de Calabaza 2016) aurkeztu ziguten berriki. Aurkezpen hura entzutea gomendatzen dizugu.

Frantziako Errepublika ondoratzen ari da. Eta ondoratzearen erdian lema bat loratu da: mundua ala ezer ez. Vicente Barbarrojak helarazi zigun esaldia Marcello Taríren liburu aurkezpenean: Italian 1973tik 1977ra zabaldu zen historiaren leihoan bezala, bizitza oso bat ala ezer ez.
Bizitza ala ezer ez: joan den udako abesti komertzial batetik hartutako lema. Auzune tristeetan sortutako gurari handiaren aldarria. Futbol elastikoekin eta lanik gabe dauden gizonen auzune tristeetako abesti bat.
Leihorik gabe gelditu zen Errepublika bateko ereserki berri bat. Alderdi Sozialistako ministro arrazisten eta wahabismoaren artean hautatu behar zen toki bateko musika. Txiroen arteko gerra soilik existitzen ez zen Frantziako aldarri bat. Eta lan erreformak gazteak institutuetatik eta unibertsitateetatik atera zituen, SNCFko trenek ez zituzten geltokiak utzi.
Lema bat hasi da Errepublikan hedatzen: beleak uso mezulariak izan daitezen soilik.
Awkan da Reincidentesen azken diskoa. Taldearekin batera, hasieran gogoeta egiten izan genuen Patxi Gaztelumendi.
Hamabostero doaz June eta Luis Radio Euskadiko Iflandia saiora.
Honakoan Luis Soldevilak Iruñerriko sare sozialetan egon den azken kalapita kulturalari buruz hitz egin zuen: Tres Sesenta Festivalari buruz alegia.
Maitane Unzu hamabostera doa Euskalerria irratiara. Honakoan Sagar tarta eta Garagardoarekin egindako muskuiluak sukaldatzen erakutsi zigun.
Entzun Carlos Aitor Yustek gerrari eta pazifismoari buruz eman zigun hitzaldi ederra.
Datorren astean Inaxio Goldaracena etorriko zaigu ANESTESIA aurkeztera. Joan den asteko Radio Euskadiko Pompas de Papel saioan Goizalde Landabasok bere liburuko poema bat irakurri zuen.
«Siriarrak ez dira gizakiak» hala esan zuen Paco Gomez Nadalek, Sandanderreko La Voragine liburu-dendako burkideak, aste honetako bere liburu aurkezpenean. Atlantiko Beltzako eremuak aipatu zituen, baita Mundua hankaz gora ibilbideko zenbait liburu ere.
Egungo Europa gotortuaren aurrekariak ulertzeko eta ikertzeko aukera polita izan zen.
2002an eman zioten nobel saria Kerteszi, historiako basakeriak norbanakoen hauskortasunean duen eraginarengatik. Geure dendako apaletan gaztelaniazko funts eskuragarri guztia daukagu. Liburu guzti horien artean zenbait nabarmen ditzakegu: Fiasco, Dossier K, La bandera inglesa, Cartas a Eva Haldimann edota Sin destino.
Berak alde egin du, bere lana irakurtzeke dugu.
KOE erakundeko bi militantek Greziaren egoerari buruz jardun zuten (audioa ingelesez eta euskaraz entzungo duzu).