2016ko azaroko hondarrean, duela 10 urte, argitaratu zituen Katakrakek bere lehenengo bi liburuak. Ospatzeko, jardunaldi hauek antolatu ditugu azaroaren 3tik 7ra: kontatzeko asko duen jendea etorriko zaigu, edizioaz, hiriaz, feminismoaren etorkizunaz eta musikaz hitz egitera. Eta bukatzeko, Mateo Zikuta & Dürüm Solo Karneren kontzertua izango dugu.
Asteon izan ditugu ere SF78 gogoan-en jardunaldiak NATOri, gerrari eta militarismoari buruz, hitzaldi aski interesgarriak. Orain jakin baduzu, ez itxaron hurrengo buletina, begiratu lantzean behin webguneko agenda: beti sartzen da buletinera iristen ez den ekitaldiren bat. Adi azaroari, Eszenika hasiko da, Gemma Ubasart, Julen Azcona eta Antonio Turiel etorriko dira...





