Udaberrian amatasunen eta ekonomiaren inguruko ikastaro bat izan genuen. Ordutik, parte hartzaileek gai horiei buruz hitz egiten jarraitu dute. Orduan sortu zen talde hark jarraipena eman nahi izan die gogoetei. Horregatik, beste kide batzuekin batera hitzordu berriak antolatu nahi izan dituzte, esaterako, joan den astean MADRES ARREPENTIDAS Orna Donathen liburuari buruz jardun zuten.
Adi egon aurten hitzordu gehiago egongo direlako.
Joseba Tapia bere azken disko-liburua aurkeztera etorri zitzaigun. Funtsean, Jon Celestino eta beste lagun batzuekin solas egin zuen: musikaren ikasketaz jardun zuten, nork bere esperientziatik.
Brian AEBetako CrimethInc kolektibokoa da. Asteon Katakraken izan genuen WORK liburua aurkezten, bide batez AEBetako egoerari buruz, eta Donald Trumpen hautaketaren osteko abaguneaz jardun zuen. Hitzaldi llabur eta indartsu bat izan zen.
Eneko Compains (EHU), Patricia Ruiz de Irizar (Munduko Medikuak), Beatriz Villahizán Lagunas (SOS Arrazakeria), Juan Pedro Urabayen Mihura (ELA-Hezkuntza) y Libertad Francés (Salhaketa) Nafarroako Parlamentuari Konstituzio Epaitegiak bertan behera utzi dizkion 17 legeen ondorioez jardun zuten.
Bigarrengoz izan zen June Sanmillán Eguzki Irratian, Arcadi Oliveresi elkarrizketa bat egin zion. Ekonomiaz jardun zuten, lurretik gora begira.
June Sanmillán Felix Linaresekin Iruñeko gaztetxearen inguruan gertaturiko azken gertakizunez hitz egiten aritu ziren.
Astelehenean, Ameriketako Estatu Batuetatik iritsi berria den CrimethInkeko Brianek WORK: CAPITALISMO. ECONOMÍA. RESISTENCIA liburua aurkeztuko digu. Eztabaidarako material polita izan daiteke, honakoan liburu dendako bigarren solairuan egingo dugu ekitaldia.
70 lagunen aurrean Mikel Sanzek, Luis Tarrafetaren laguntzarekin, bere azken poema liburua aurkeztu zuen: ESQUIRLAS PERSONALES (Enkuadres 2016).
Germán Esparzak MUSEO BILDUMA komikiari iruzkina idatzi dio. Harkaitz Canok eta Iñaki Holgadok egin dute liburua (Ikastolen Elkartea 2016).
Entzungai daukazu Giaccopuzzi Giovannik lehengoan Kurdistango borrokari eta Siriako egoerari buruz eskaini zigun hitzaldia. Iratzar Fundazioak gonbidatu zuen Giovanni.
Joan den astean GOOOLPE DE VISTA liburuaren aurkezpeneko audioa jarri zenigun. Aurkezpen hartan zeuden ere Kau Kori Kura eta Ciclos Iturgaizen zuzeneko kontzertu zoroak.
Agian ederrena ezin da kontatu. Ez soilik bizitzan, baita Katakraken gertatzen den bizitzaren zati horretan. Hala, intelijentziaz, emozioz eta bertutez egin zigun Héctor Aristizábal artistak osteguneko torturaren minaren memoriaren inguruko antzezlana.
Buletin honetan, ordea, hitzak jaso ditzakegu. Esaterako Eduardo Artetak ahoskatu zituenak Info Zazpi irratian EL TARAMBANA eleberria gomendatu zuen, Yosa Vidalek idatzia. Entzuteaz gain oharrak ere irakur ditzakezu.
Sarritan, liburuak inguratzen, jende ezagunak liburuei buruz esandako esaldiak egoten dira. Bada gauza bera egin nahi izan genuen Irakurle Taldearen lehenengo saioan. Irakur ditzakezu, beraz, SUMISIOAri jarri genizkion lerroburuak.
Tamalez ez da oso ongi entzuten (hizlariak mikrotik gehiegi aldendu ziren), baina eskura daukazu GOOOLPE DE VISTA liburuaren aurkezpena. Gainera, Kau Kori Kura bikote bonbak abestiak jo zizkigun.
Banatu Taldeak antolatu zuen Arcadi Oliveresen hitzaldi eder hau ekonomiaz eta inguruko beste zenbait gairi buruz.
June Sanmillanek etengabe gomendatu du kalean liburu hau, lagun askok irakurri dute, honakoan erreseina idatzi du: UNA EXTRAÑA AVENTURA (Eva Forest, Hiru).
Inprobisazio saio zoro bat izan zen: Jon Mantxi violencello baten arkuarekin eta kitarra elektriko batekin hasi zen, muturreko zaratekin. Eta Joseba Irazokik jarraitu zuen inprobisatutako lau abesti jotzen, egin zuten guztia entzun dezakezu (elkarrekin jo zuten azkena izan ezik). Kontzertuaren nondik norakoak bildu zituen Xabier Sagardia kritikariak Diario de Noticiaseko bere iruzkinean.
Taldean aurkeztu zuten DISECCIONES gaixotasunei buruzko fikzioen liburua.
Uda aurretik Eduardo Arteta Info Zazpi irratian izan zenNADA CRECE BAJO LA LUZ DE LA LUNA irakurtzea gomendatzen: Torborg Nedreaas norvegiar idazlearena. Irratiko iruzkinerako bildu zituen oharrak izkiriatuta irakur ditzakezu ere.
Asteon izango dira Ekonomia kritikoa eta Irakurle taldea-ren lehenengo bi saioak (Eric Toussaint eta Michel Houellebecq, hurrenez hurren) baina gainera, Arcadi Oliveres izango dugu asteartean, Ampersan eta Riosentíren kontzertua ostegunean, ANTICAPITALISTAS EN PODEMOSen aurkezpena Román Sierrarekin ostiralean (Aragoiko Gorteetako diputatua da) eta baita GOOLPE DE VISTA liburu-aurkezpen-lunch-kontzertu-akustikoa Ricardo Gómez (Ciclos Iturgaiz-eko kide ohiarekin) larunbatean.
Altsasuko, Almeriako eta Fuentes de Oroñoko gertakarien ostean Federico García Lorcak Guardia Zibilari buruz idatzitako erromantze hau euskarara ekarri dugu.
June Sanmillan hilean behin joango da Eguzki Irratiko Labirinto Laborala saiora patsadaz elkarrizketatzeko Katakrakera datozen lagunak. Izan duen lehenengo gonbidatua Maite Larburu da, Neighbor taldekoa, eta hitz egin dute txirrindularen erabileraz eta migrazioez, adibidez. Gogoan izan eskaini zuten kontzertu osoa daukazula entzungai.
Kontzertu hura atsegin bazitzaizun, ostiralean Joseba Irazokik eta Jon Mantxik eskainiko dutena gomendatzen dizugu.
Badakigu badakizula aurki hasiko direla irakurle taldeak. Horien kontura Paula Etxeberriak erreportaia egin zuen Diario de Noticiasen. Baina funtsezkoena da, proposamenak gogoko badituzu, liburuak irakurri eta solastera etortzea da. Ostiralean hasiko da La Casa Roja Idea Vilariñórekin, eta datorren astean Toussaint-en BANKUKRAZIAren txanda izango da, baita Houellebecqen SUMISIOArena.
Itzuli da June Sanmillan Radio Euskadiko Iflandia saiora. Honakoan, Félix Linaresekin jardun zuen, berriki Uharteko Arte Garaikideko Zentrotik etorri diren albisteez.
Duela egun batzuk etorri ziren Pikara Magazineko kideak euren paperezko azken urtekaria aurkeztera. Aurkezpenaz gain zuzeneko kontzertutxoa eskaini zuen Viruta FTMek.