«Etsien mina»
2016/11/05
Agian ederrena ezin da kontatu. Ez soilik bizitzan, baita Katakraken gertatzen den bizitzaren zati horretan. Hala, intelijentziaz, emozioz eta bertutez egin zigun Héctor Aristizábal artistak osteguneko torturaren minaren memoriaren inguruko antzezlana.
Buletin honetan, ordea, hitzak jaso ditzakegu. Esaterako Eduardo Artetak ahoskatu zituenak Info Zazpi irratian EL TARAMBANA eleberria gomendatu zuen, Yosa Vidalek idatzia. Entzuteaz gain oharrak ere irakur ditzakezu.
Iflandia: literaturaz eta sariez
Luis Soldevila Radio Euskadin izan zen Félix Linaresekin sariez eta literaturaz hitz egiten.
Arcadi Oliveresi bideo elkarrizketa
Hemen ikus dezakezu Arcadi Oliveresi egin zioten elkarrizketa Ahotsa.infon, hitzaldia eskaini aurreko minutuetan izan zen.
Michel Houellebecqen «Sumisioa»ri lerroburuak
Sarritan, liburuak inguratzen, jende ezagunak liburuei buruz esandako esaldiak egoten dira. Bada gauza bera egin nahi izan genuen Irakurle Taldearen lehenengo saioan. Irakur ditzakezu, beraz, SUMISIOAri jarri genizkion lerroburuak.
Ricardo Gómezek eta Kau Kori Kurako abeslariak «Gooolpe de vista» aurkeztu ziguten
Tamalez ez da oso ongi entzuten (hizlariak mikrotik gehiegi aldendu ziren), baina eskura daukazu GOOOLPE DE VISTA liburuaren aurkezpena. Gainera, Kau Kori Kura bikote bonbak abestiak jo zizkigun.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:
El reparto de África: de la Conferencia de Berlín a los conflictos actuales
15,00 €
Ez dago eskuragarri