Administrazioaren opakotasunaren eta diru-xahubidearen aurrean Sustrai Erakuntzak bere Tren Publiko eta Sozialaren proposamena ekarri zigun: entzungai daukazu. AHOTSAk bideo elkarrizketa egin zion Pablo Lorente Sustraiko kideari. Eta DIARIO DE NOTICIASek hitzaldiari buruzko kronika bat egin zuen, proposamenaren eduki guztia ikusgai dago Sustrairen beraren webgunean.
Imanol Miramón eta Hedoi Etxarte Félix Linaresekin izan ziren RADIO EUSKADIn Katakrakek udazkenean argitaratuko dituen zazpi nobedadeetatik batzuk aurkezteko: Angela Davis, Michael Zeuske, Rosa Luxemburg eta Heinrich von Kleist, besteak beste.
Towanda Rebels-eko kideek Hola guerrera aurkeztu zuten Amelia Tiganus eta Yolanda Rodríguezekin batera.
Urrian beteko dira bi urte liburuak argitaratzen hasi ginenetik. Eta udazken honetan erritmoak ez du behera egingo. Saiakeraren bildumara itzuli da Angela Davis, jada kale Nagusian daukagu eta datorren aste amaierarako EHko liburu-dendetan egongo da. Liburuan munduari bira ematen zaio 18 kapitulutan: con un viaje al mundo en 18 capítulos: arrazakeria, emakumeen osasuna, arma nuklearrak, familia beltzak, afro-amerikarren argazkilaritza eta eraldaketa AEBetan, Hego Afrikan, Egiptoko emakumeen egoera, Clara Zetkin pentsalari klasikoa, Rupert Garciaren margolanak...
Zuekin: EMAKUMEAK, KULTURA ETA POLITIKA.
Iñaki Urdanibiak iruzkina egin dio duela urte bete argitaratu genuen LA CREACIÓN DEL PATRIARCADO liburuari.
Joan den astean Enrique Martinez Reguera etorri zen gurera eta CRITERIOS BÁSICOS EN LA EDUCACIÓN DE CHICOS REBELDES aurkeztu zuen, audioa entzungai daukazu.
Duela hamar egun Gerónimo de Ustariz institutuak, adin guztietako hamarnaka lagunen aurrean, hiru hitzaldi eta eztabaida bat antolatu zituen.
Hala da. Datorren ostiralean, hilak 28, Koldo Almandozen Oreinaren estreinaldia egongo da Golem zinemetan: euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin. Erantzun e-posta honi eta bi sarrera gordeko dizkizugu.
Oreretako Noski! liburu-dendako lagunen bixita izan genuen berriki eta Sihara Nuñok Enormidad eta Juan Manuel Uríak K'amékuarhu aurkeztu ziguten.
Mariana Vilnitzkyk indarrez adierazi du ALTERNATIVAS ECONÓMICAS aldizkarian Contra el patriarcadori buruzko iritzia: «Irakur ezazue Pazos, mesedez». Eta ohorea da guretzat Pazosena izatea hil honetarako hautatutako liburua. Berdina gertatu zitzaigun SER irrati katean Alcoiko (Valentzia) Detroit Llibreseko kideak entzun genituenean La sociedad del rendimiento gomendatzen.
Amaia Zurutuzak elkarrizketa egin zion Fermin Zabaltzari Mari-mutil handi baten bluesa nobelari buruz.
Pedro Muñoz Hervasek iruzkina egin dio El discurso del terrorismori MICOCULTURA blogean.
Hala zioen olerkiak «Irailean, ilargi urdineko egun hartan / Isilik aranondo gazte baten azpian / Han izan nuen ene maite isil zurbila / Besoetan, amets goxoa bailitzan.»
Alegia. Amaitu direla astearte batean mendira eta asteazkenean itsasora zindoazen garaiak. Astelehen honetan talde guztia itzuliko gara. Liburu-denda ohiko ordutegian gainera, 10etatik 21etara, eta ekitaldiak ere hasiko dira: begiratu gure agenda.
Hondarribiako jaietako gertakariengatik kolpatuta ekainaren hondarretan BERRIAn Keeanga Yamahtta-Taylor-i egindako elkarrizketa berreskuratu nahi dugu.
Udan hedabide mordo batean azaldu da Maria Pazos Contra el patriarcado tartean CUARTO PODERen.
Aspaldi joan ziren Sanferminetako lurrinak, baina gogora ditzagun BERRIAn Mónica Pradori egin zioten elkarrizketarekin eta DIARIO DE NOTICIASen Xabier Maeztu Reboleri egin ziotenarekin.
Jaietan bete betean ginela egin zion Iñaki Urdanibia La sociedad del rendimientori iruzkina KAOS EN LA RED atarian.
Itzuli dira txolarre zuri-gorriak balkoietara. Eta liburu denda eta kantina itxiko ditugu 5ean Sanferminak prestatzeko. Liburu denda Sanfermin ostean zabalduko dugu. Baina telefonoa entzun entzungo dugu, beraz, egin Sanferminetako menuaren erreserba: sarrerako lau partekatzeko, lau bigarren bakarra hautatzeko eta azkenburuko goxoak.
Indarra hartu ze Sanferminotan ez diozu dantzatzeari utziko: begiratu Blackfermin 2018aren programa, musika egunero.
Ederra da iragartzea Ya tenemos las Irakurle taldearen datorren ikasturteko programa osorik. Eta gauza bera, ikus ditzakezu jada Irakurle talde feministaren bederatzi hitzorduak.
Irakurgai daukazu berriki ELDIARIO.ESen Maria Pazosi egin elkarrizketa.
Jose Miguel Gaston historialariak bere azken liburua aurkeztu zigun.
Aurkezpen ederra egin ziguten Sans Soleil argitaletxeko lagunek, MEIN KAMPF ILUSTRADO liburu gomendagarria aurkeztera etorri ziren egunean.
Egileak nahi zuen bezala sarean daukazu Leslie Feinbergen MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA eleberria.
Keeanga-Yamahtta Taylor gure artean izan genuen hitzaldi biribila eskaintzen astelehenean.
Agian trenean zinela CLUB RENFE aldizkariarekin topo egin duzu, eta bere orrialdeetako batean Germán Esparza ikusiko zenuen Iruñeko beste liburu denda batzuen artean.
ARGIAk liburu denda independenteen eta banatzaileen inguruan egindako erreportaian ere parte hartu dugu.
Entzungai daukazu Eduardo Irujoren azken iruzkina INFO ZAZPIn.
Entzungai daukazu Laura Vicente egilearen aurkezpena.
Jaume López, Daniel Innerarity eta Zelai Nikolas izan genituen erabakitze eskubideari buruz hitz egiten: entzun dezakezu jada.
Alexa Gorzik CONTRA EL PATRIARCADO iruzkindu du TRASVERSALESen azken alean.