Hala da. Maiakovskiren olerki hartan bezala: itzuli da inprenten hotsa eta tintaren usaina. Asteon, berriz ere igorri dugu Alzatera LA CREACIÓN DEL PATRIARCADO Gerda Lernerren saiakera, jada agortzear dagoelako. Baina gainera liburu berri bat ere sartu dugu labean: MACHO NEGRO Y EL MITO DE LA SUPERMUJER Michelle Wallaceen (Nueva York 1952) saiakera. Askoz albiste gehiago emango dizkizugu aurki, oraingoz bi hauek.
1978ko Sanferminetan jazotako aitzaki El Drogas, Helena Taberna, Alberto San Juan eta Tania Arriagaizan genituen solasean. Emaitza? Entzun mahai-ingurua. Edota ikusi bideoa. Ala irakurri Edurne Elizondoren erreportaia NAFARROAKO HITZAn.
Edurne Elizondok elkarrizketa egin zien NAFARROAKO HITZAn COPELi buruzko dokumentaleko protagonistei.
Nafarroako liburu denden sari banaketaren audioa berreskuratu dugu.
Moreno Cabrera hizkuntzalariak hitzaldi suharra eskaini zuen 140 lagunen aurrean. Lehenxeago DIARIO DE NOTICIASen galderei erantzun zien.
Leire Iriarte eta Xabier Zubialdek TRANSITANDO LA MATRIX liburua aurkeztu ziguten.
Lurreko mareen artetik, marea grisetan, lurra hartu zuen Nafarroako Liburu Denden Sariak. Alde egiteko gero. Egileak, editoreak, itzultzaileak. Prentsa aurrekoa, mahai-ingurua, solasaldiak kafetegietan, liburutegiei bisitak. Solasaldiak, solasaldiak, solasaldiak. Eta hitz horien guztien artetik bi elkarrizketa berreskura ditzakegu: Jesús Marchamalo idazleari bata eta Eduardo Halfoni bestea.
Datorren urtean gehiago!
Irakurri ala entzun dezakezu jada Eduardo Irujok INFO ZAZPIn Una chica sin suerteri egindako iruzkina.
June Sanmillan Felix Linaresekin solasten izan zen: memoriaz, dokumentalez, Zinegoak jaialdiak Iruñean egingo duen ikursioaz... entzun!
Fernan Mendiolak historia liburu bat iruzkindu du honakoan: Masacre. Vida y muerte en la Comuna de París de 1871John Merrimanena (Siglo XXI 2017).
80 lagun ostiral iluntze batean zigorraren kulturari eta gertuko historiari buruzko dokumental bat ikusten. Hala izan zen joan den ostiral iluntzea, COPEL (Coordinadora de Presos en Lucha) ezagutu genuen eta DVDa liburu dendan daukazu. Horren karietara AHOTSAk elkarrizketa egin zion Libertad Francés Nafarroako Salhaketako kideari, proiekzioaren antolatzailetako bat.
Iñigo Goikoetxeak eta Alba Fatuartek Jaizkibel konpainia komikia aurkeztu ziguten.
Joan da Punto de Vista Jaialdiaren edizio hau ere. Baina entzun ditzakezu bi liburu aurkezpenak (P. Adams Sitney eta Trinh Minh-Ha) Radio3k Katakraketik egin zituen lau saioak gonbidatu mordoarekin (Garbiñe Ortega, Javier Tolentino, Doctor Deseo, Las Kasettes, Niño de Elche, Koldo Almandoz, Maria Lameiro, Apollinaire, e.a.).
Asteon, arteari lotutako beste hitzordu bat izango dugu, 24an 16:30ean kafea hartuko dugu Alberto San Juan, Helena Taberna, El Drogas eta Tania Arriagarekin. Baina begiratu asteko ekitaldiak beheko agendan, izenak dauzkagu, eta izanak.
Duela aste pare bat Multitudes y partido (Katakrak 2017) aurkeztu genuen Jodi Deanekin Bartzelonan: entzungai daukazu solasaldia, eta irakurgai, gaztelaniaz, liburua.
Arantxa Iturbek elkarrizketa ederra egin zien EUSKADI IRRATIAn Amaia Apalauza eta Aroa Huarte Filialaren (Katakrak 2017) itzultzaileei,.
Sustrai Colina eta Garazi Arrula Juan Kruz Lakastarekin solastu ziren euskaraz eta periferiaz.
Begoña del Teso, zinemaren ikusle luxuzkoak, Punto de Vistaren kronikak egiten ditu eta, honakoan, lerro batzuk eskaini dizkio Filialari (Katakrak 2017) eta Sergei Dovlatovi aurtengo Berlinaleko filmetako protagonistetako bati.
Aiora Sampedrok Soldataren patriarkatua (Katakrak 2017) liburuari iruzkina egin zion joan den asteko BERRIAn.
Enrique González eta Fernan Mendiolak ¿Reforma o ruptura? (El Viejo Topo 2017) aurkeztu ziguten, PCEk Trantsizioan hartu zuen bideari buruz eta zer nolako oihartzunak dauzkan gaur egun hirurogeiko hamarkadan gertatutakoak.
Gogoan iltzatuta geratuko zaigun martxoak zortzi baten ostean, egunerokotasuna itzuli da. Joan den astean iragarri genuen Nafarroako Liburu Denden Elkarteak dinamika berri bat jarri duela martxan. Hilabete luzez iaz argitaratutako liburu interesgarrienei buruz hitz egin genuen. Espainiako Erreinuan 60.000 titulu berri argitaratzen dira urtero. Horietako hiru hautatu ditugu: bata euskaraz, bestea gaztelaniaz eta hirugarrena ilustratua: Duelo (Libros del Asteroide), Caliban eta Sorgina (Eskafandra) eta Cortázar (Nórdica). Hala bildu zuen Ana Oliveirak DIARIO DE NOTICIASen eta DIARIO DE NAVARRAk ere eman zuen horren berri.
Geure aldetik, martxoak 16an 12:00etan Iruñeko Erraldoien txokora gonbidatu nahi zaitugu: sari banaketara. Bestela, 19:00etan Barañaingo Auditoriora etor zaitezke: egileekin eta editoreekin solasaldia izango dugu.
Duela aste bete EUSKALERRIA IRRATIA etxean izan genuen. Metropoli Forala magazina bertatik egin zuten Peio Argiñarenak eta Juan Kruz Lakastak. Mikroetatik pasa ziren Katakrakeko Xabier Maeztu, Juan Etxenike, Nerea Fillat eta Maitane Unzu; Punto de Vista jaialdiko Garbiñe Ortega; Auzoeneako Amaia Cambra eta matematiken munduko Xabier Santamaria: osorik dauzkazu bi orduak.
Luis Soldevila RADIO EUSKADIko Iflandia saioan izan zen berriki izandako zentsura kasuen inguruan gogoeta egiten Felix Linaresekin.
June Sanmillán EGUZKI IRRATIAn izan zen Iñigo Goikoetxeari elkarrizketa egiten, Jaizkibel Konpainia argitaratu berri duen marrazkilaria. Gainera, aste honetan bertan, 14an, geure liburu dendan aurkeztuko dute komikia.
Asteon Madrilgo Traficantes de Sueños liburu dendan Almudena Hernando arkeologoak eta Beatriz Garcíak Gerda Lerneren liburua aurkeztu zuten.
Esperientzia basatia izan zen Lurpekariak entzun eta ikustea, eta hemen duzu inolako edizio lanik gabe saio hura. Tresnetan Ion Celestino, Nerea Erbiti, Ander García, Israel Tubilleja, Daniel Lizarraga eta Javier Callén izan genituen.
Jodi Dean, Multitudes y partidoren egileari AEBtako abaguneari buruz elkarrizketa egin zioten CTXTon.
Edurne Elizondok NAFARROAKO HITZAn erreportaia egin zien Sindicat de Llogaters-eko kideei.
Martxoak 8an greba orokor feministaren deialdiarekin bat egingo dugu. Hala, Katakrak itxita egongo da kontsumoaren, lanaren eta zaintzen greba orokorrarekin bat egiteko. Egun horretan ez dugu pertsiana igoko ez kantinan, ez liburu dendan, ezta areto nagusiko ekitaldiak egitkeo ere.
Hala, Emakumearen nazioarteko egunak geure eskualdean izango dituen ekimenei buruz solastu eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. 11:30ean eta 19:30ean hitzordua daukagu, nahi baduzu, Katakraketik manifestazio nagusietara joateko.
Gainera, geure erakusleihoa egun horretarako prestatu dugu, eta, feminismoari buruzko zortzigarren irakurle taldearen esteka partekatuko dugu berriz ere.
Este miércoles La Asociación de Librerías de Navarra «Diego de Haro» (compuesta por 16 librerías de todo el territorio) anunciaba que entregará, el 16 de marzo, tres premios en las categorias de Libro en castellano, Libro en euskera y Libro ilustrado.
Gemma Pierola eta Hortensia Serranorekin egin genuen La creación del patriarcadoren aurkezpena igortzen dizugu.
Astelehenean Chen eta Herrera-Feligreras gurean izan genituen Txinako faxismoaz eta XX. mendeko Asiaz hitz egiten España y China 1937-2017 (Comares 2018) liburua aitzaki.
Aste ederra datorkigu. Astelehenean España y China 1937-2017. 80 Aniversario del Internacionalismo Antifascista liburuaz jardungo dute egileetako bik (Chiao-in Chen eta Andrés Herrera-Feligreras). Eta asteazkenean Sustrai Colina eta Garazi Arrula izango ditugu periferiez eta ardatzez solasean.
Gainera, osteguneko hitzordura gonbidatu nahi zaitugu: Punto de Vista 2018 Jaialdiaren aurkezpen ekitaldia izango da, Garbiñe Ortega zuzendari artistiko berria eta bere lantaldea ezagutzeko. Ikusgai daukazu, gainera, Katakraken izango diren ekitaldi guztien progrma: P. Adams, Doctor Deseo, Trinh Minh Ha, Niño de Elche, Las Kasettes, etc.
Berriki gonbidatu zuen Miran Foroak Dau García Dauder (entzungai daukazu binarismoari buruzko bere hitzaldia), aste honetan ARGIAn Ander Perezek egin zion elkarrizketa argitaratu dute.
June Sanmillán Félix Linaresekin solasean izan zen RADIO EUSKADIko Iflandian: dokumentalez, COPELez, Punto de Vistaz, e.a., entzun! Entzun!