Salgaien zerrenda

«Entzuten den zeluloidea»

2018/03/16

Joan da Punto de Vista Jaialdiaren edizio hau ere. Baina entzun ditzakezu bi liburu aurkezpenak (P. Adams Sitney eta Trinh Minh-Ha) Radio3k Katakraketik egin zituen lau saioak gonbidatu mordoarekin (Garbiñe Ortega, Javier Tolentino, Doctor Deseo, Las Kasettes, Niño de Elche, Koldo Almandoz, Maria Lameiro, Apollinaire, e.a.).
Asteon, arteari lotutako beste hitzordu bat izango dugu, 24an 16:30ean kafea hartuko dugu Alberto San Juan, Helena Taberna, El Drogas eta Tania Arriagarekin. Baina begiratu asteko ekitaldiak beheko agendan, izenak dauzkagu, eta izanak.


Jodi Deanek «Multitudes y partido» aurkeztu zuen Bartzelonan

Duela aste pare bat Multitudes y partido (Katakrak 2017) aurkeztu genuen Jodi Deanekin Bartzelonan: entzungai daukazu solasaldia, eta irakurgai, gaztelaniaz, liburua.

«Filiala»z EUSKADI IRRATIAn

Arantxa Iturbek elkarrizketa ederra egin zien EUSKADI IRRATIAn Amaia Apalauza eta Aroa Huarte Filialaren (Katakrak 2017) itzultzaileei,.

Sustrai Colina eta Garazi Arrula euskaraz eta Nafarroaz

Sustrai Colina eta Garazi Arrula Juan Kruz Lakastarekin solastu ziren euskaraz eta periferiaz.

«(Oso) gauza arraroak gertatzen dira Iruñean»

Begoña del Teso, zinemaren ikusle luxuzkoak, Punto de Vistaren kronikak egiten ditu eta, honakoan, lerro batzuk eskaini dizkio Filialari (Katakrak 2017) eta Sergei Dovlatovi aurtengo Berlinaleko filmetako protagonistetako bati.

«Soldataren patriarkatua»ri iruzkina BERRIAn

Aiora Sampedrok Soldataren patriarkatua (Katakrak 2017) liburuari iruzkina egin zion joan den asteko BERRIAn.

Enrique González «¿Reforma o ruptura?»

Enrique González eta Fernan Mendiolak ¿Reforma o ruptura? (El Viejo Topo 2017) aurkeztu ziguten, PCEk Trantsizioan hartu zuen bideari buruz eta zer nolako oihartzunak dauzkan gaur egun hirurogeiko hamarkadan gertatutakoak.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Bienvenidos a Dietland

,

22,95 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Azala erre

,

16,65 €

Badugu

El gesto absoluto

,

15,00 €

Badugu

Tradición y política

,

28,00 €

Badugu

Le Corbusier

,

18,00 €

Badugu