Urtea bukatu aurretik aurtengo azken aukera gastronomikoa: abenduko Ekoafaria. Egun ederrak izan dira liburu dendan eta kantinan. Badakigu Olentzerok zelulosa tonak garraiatu dituela Iruñerrira.
Entzun dezakezu jada aste honetako Iflandia saioko June Sanmillanen kolaborazioa Dormitalería 54 proiektuari buruz.
Era berean, Hala Bedi irrati gasteiztarrean egin ohi ditugun kolaborazioak entzuten has zaitezke. Honakoan Eduardok 3 liburu basati gomendatu zituen.
Eskura duzu ere grabatu berri dugun irratirako iragarki bat. 15 segundu dira, galtzerdien eta barneko elastikoen denden estilo foralean, entzun!.
Bai. 2015a ere amaituko zaigu. Eta egunotan, lagunekin bazkaltzeko ohiko menua izango duzu. Baina gainera 10 lagunetik gora, erreserba eginda Gabonetako menua daukazu eskaintza berezi gisa: eguerdirako eta afaltzeko.
Liburu denda ere prest daukazu: lantalde guztia prest. Gomendioak, nobedadeak, funtsa, haur literatura, komikiak, dokumentalak (Gure kabuz ala hil edota Nola? Irun meets New Orleans), disko hautatuak (Sorkun, Lou Topet, Mikel Urdangarin, Ken Zazpi).
Erreseina berri bat dakarkizugu UNA SILLA PARA LA SOLEDAD (Ignacio Samper, Madrid, Contra Escritura, 2015).
Gure kabuz ala hil dokumentalaren aurkezpen osteko solasaldia entzun dezakezu.
Berdi eleberria aurkeztu zigun Iñaki Arbillak.
Larunbatean Nola? Irun meets New Orleans Fermin Muguruzarekin ikusi ostean beste dokumental egin berri interegarri bat izango dugu astelehenean 19etan –egileak ere etorriko zaizkigu–: Gure kabuz ala hil! (euskaraz da eta gaztelaniazko azpitituluak jarriko dizkiogu) Euskal Herrian ekonomia sozial eraldatzailearen inguruan sortzen ari diren hamaika alternatibaren inguruan.
Gainera, aste honetan hilabete amaiera aurreratuko dugu. Azken astean izan ohi diren irakurle taldeak aste honetan izango dira. Ekitaldiak 2016an itzuliko dira. Liburu-dendan txukun-txukun dauzkagun nobedadeez gainera liburu aurkezpenak izango ditugu: Iñaki Arbilla Berdi liburuarekin 15ean 19etan eta Josune Urrutia &María Ptqk Breve historia del pimiento para uso de la vida extraterrestre liburuarekin 16an 19etan.
Irakurle taldeen lau hitzorduetan: autonomia erkidegoetako zorraz hitz egingo dugu Ekonomia Kritikoan, Habiak Komikiak (eta euskara) for dummies taldean, Juan Carlos Mestreren La Casa Rojari buruz izen bereko irakurle taldean eta Pasazaiten argitaratu berri duten Kaminerren eleberriaz Irakurle Taldean.
Hitzordu eder gehiago dauzkagu eta denak ikus ditzakezu agenda.
Bea Canterok idatzitako LOS NIÑOS BOMBA liburuari buruzko erreseina idatzi du Eduardo Artetak.
Sukaldeko blogean Xabier Maeztuk okelaren kontzepzioari buruz idatzi du «No tenéis carne».
Ander Pérez eta Mikel Sotok PERIKO SOLABARRIA GAZTEEKIN HIZKETAN liburua aurkeztu zuten.
Joan den larunbatean Brass Band batek Iruñerriko bihotza zeharkatu zuen, second line jendetsu batekin. Emaitza? Iruñeak Gaztetxe bat dauka berriz ere. Musika horizontalaren eskutik. Musikariak eta entzulea nahasten diren doinuei esker. Eszenatokirik gabe. Artistak ez daude goian eta ez daude gure parean ere. Musika horri berari buruzkoa da Fermin Muguruzak datorren larunbatean proiektatuko duen lana Nola? Irun meets New Orleans. Soinu banda eskuragarri daukazu jada liburu-dendan, Durangoko Azokako nobedade guztiekin batera. Eta dokumentalak merezi du: nola dago New Orleans Katrina gertatu eta hamar urtera? Zer etorri zen talka naturalaren ostean? Nola jokatu zuten estatu-batuetako gobernuak? Ze funtzio dute musikarien Luisianan?
Lehoi asmatikoaz gainera – besteak beste –Periko Solabarria gazteekin hizketan liburuaren aurkezpena izango dugu, baita JFArriezu Upategien ardo dastatzea, eman izena etorri nahi baduzu.
Erreseina berria dakarkizugu CONTRA EL EXPOLIO DE NUESTRAS VIDAS: Una defensa del derecho a la soberanía energética, a la vivienda y a los bienes comunes (Karl Marx, Daniel Bensaïd, Madril, Errata Naturae, 2015).
Itzuli da Telezelulosa Ahotsa.info-ren laguntzarekin, ordu erdiz 2015eko azaroko Parisi buruz.
Ikus dezakezu ere Pedro Oliver Protesta democrática y democracia antiprotesta bere azken liburua aurkezten.
Entzungai daukazu ere Assumpta Castilloren hitzaldia, iraultzen eta gerren inguruko jardunaldietako azken saioa.
Sarean duzu ere Radio Euskadiko Iflandia saioko azken kolaborazioa Luis SoldevilaAbel Azkonaren kalapitari buruz.
Atzo amaitu ziren zigorraren kulturaren aurkako jardunaldiak. Astelehena jai izan zen, Katakrak itxita izan genuen salbu eta iluntzean, Protesta democrática y democracia antiprotesta liburua aurkezteko etorri zen Pedro Oliver. Hemen entzun dezakezu amaierako solasaldia. Era berean, Daniel Francoren liburu aurkezpena jaso dugu: aurten argitaratu duen Trampas y tormentos.
Astero joaten gara Euskalerria irratiko estudiora gure sukaldeko errezetak azaltzera. Berriki Maitanek Oiloa pepitoria eran nola egin azaldu zuen eta Xabierrek Oilo gumboa egiten erakutsi zigun.
Horrez gain, gure kide June Radio Euskadiko Iflandia saioan egon zen Maslowren teoremari buruz solasten. Emilio Majuelok 1917ko sobietar iraultzez solastu zuen. Eta Stamatis Karagiannopoulosek Greziako aktualidadez.
Erreseinak batzen jarraitzen dugu. Eduardok EL SÍ DE LOS PERROS iruzkindu zuen, Juan Vilak idatzia. Eta Inaxiok TRES MUJERES La casa roja irakurle taldeko solasalditik abiatuta.
Aste honetako boletina apur bat aldatuta dator. Kontu estetikoak alde batera, jada ez dugu egitaraua banan banan azalduko, behean ikus dezakezu, egitarauan.
Duela aste batzuk aurreratu genizuen eta ia egunero ari gara Katakrakeko aurkezpenak eta hitzaldiak. Hemen entzun dezakezu Laurent Bonelli Frantziako adituak gazteleraz eskaini zuen hitzaldia egunotan Parisen gertatu denari buruz. Lohitzune Zuloagaren liburu aurkezpena ere igo dugu (segurtasunaren lilurari buruzkoa). Fonoteka txiki bat ari gara sortzen, gutxinaka gutxinaka.
Batu dugun edukiaren artean aurki dezakezu, espreski itzuli dugun Judith Butlerren idazkia Parisko atentatuen ostean.
Asteartean 19:30ean Eric Toussainten txosten bat aztertuko dugu zor publikoaren bilakaerari buruz Ekonomia kritikoa taldean.
Ostegunea 20:30ean Miguel Gallardo eta Maria Gallardoren «Maria eta biok» aztertuko dute Komikiak (eta euskara) for dummies irakurle taldean.
Ostiralean 20etan John Steinbecken «Saguak eta gizonak» landuko dute Irakurle taldean.
Jaieguna da Iruñean datorren astelehena. Itxita egongo gara, noski, salbuespen batekin. Pedro Oliver izango da gurean «Protesta democrática y democracia antiprotesta» liburua aurkezten Zigorraren aurkako jardunaldien baitan. Beraz, kantinako ateak 18:45ean zabalduko ditugu, ekitaldia hasi baino pixka bat lehenago eta amaitutakoan itxiko dugu. Hiriko gainontzeko liburu-dendek bezala itxita izango dugu denda, halere Oliverren liburua eskuratu ahalko duzu.
Hilabete honetako ekoafariko gonbidatua Urniza kolektiboa izango da. Erroko bailaran bizi den talde bat. Komunitatean elkarbizitzen eta elikagai ekologikoak ekoizten dute. Barne kontsumorako eta salmentarako. 15€ren truke afari goxo bat. Eman izena kantina@katakrak.net helbidean edota 948 225520ra deituta.
Ostegunean 20:30ean Bagordi Upatiegietakoak etorriko dira Andosillatik. Ardo ekologikoa ekoizten hasi berri dira. Zizka mizkekin egingo dugu dastatzea 8€ren truke, eman izena ardotegia@katakrak.net helbidean edo deitu geure telefonora.
Larunbatean 18etan, dantzen eta erlijioaren kafe-solasaldiaren ostean, LUR dokumentala ikusiko dugu (40 minutu), Mercedes Mangranék zuzendutako lana.
Ostean Sustrai Erakuntzako, AHT geldituko, 3 Mugak Baterako, Bardenas ya!ko, Fracking ez!eko eta Montealduide Koordinadorako kideekin solasaldia egongo da, Juan del Barrio moderatzaile.
Liburu iruzkinak egiten jarraitzen dugu. Asteon INMUNIDAD liburuaren txanda izan da. Eula Bissek txertoen inguruan idatzitako gaia. Kezka soziala badago, gaia sakon aztertzen hastea interesgarria izan daiteke.
Era berean, Almudena Monteroren azken eleberria iruzkindu dugu NO HAY SITIO PARA EL MIEDO.