Ofiziala da. Hasi gara SIGUE ADELANTEren aurkezpenekin (Katakrak 2017). Luis Soldevila eta Imanol Miramón Sant Andreuko (Bartzelona) Fira Literalen izan ziren Fermin Muguruzarekin batera. Parada zoragarria da Literal, bertako langile eta militanteen giro atsegina, egin dituzten hautuak: gorazarre egin nahi izan diegu lerro hauetan.
Bartzelonaren ostean Xabier Maeztuk eta Luisek Maig di Grasen aurkeztu zuten Sakakeenyrena, Borrianan (València). Eta, itzuleran, elkarrizketa egin zuten Laura Puyrekin DIARIO DE NAVARRAn. Ostegunarekin Sanduzelaiko Ibaiertzean jaialdian ibili ziren handik hona. Aurkezpena entzuteko hurrengo aukera? Bada Iruñeko Liburu Azokan 27an 12:30ean, Gaztelu Plazan.
Susa, Igela, Txalaparta eta Elkarreko editoreen ostean, asteon Xabier Eizagirre (Jakin irakurgaiak) eta Lorea Agirre (Eskafandra) izan genituen geurekin edizioari buruzko gogoetak partekatzen. Nerea Fillatek ere solastu zuen haiek. Osorik entzun dezakezu, jada, ETZI.PM atarian. Hala, eta aurreko astean bezala, Patxi Gaztelumendik gertatutakoaren kronika egin zuen GARAn.
Juan Etxenikek LOS NÁUFRAGOS DEL BATAVIA (Acantilado 2011) klasikoa iruzkindu digu.
Ideia mordoa eta intentsitate handiz entzun genituen Edizioa etzi jardunaldietan, saio hura osorik entzun dezakezu Etzi.pm atarian. Patxi Gaztelumendik GARAn jaso zuen pasio hori guztia. Baita Naiara Elolak BERRIAn ere.
Horrez gain June Sanmillan jardunaldiei buruz aritu zen Eguzki Irratiko Labirinto laboralan baita Iflandian ere (Arrotxapeako Gaztetxeaz ere jardun zuen). Juan Kruz Lakastarekin izan zen Hedoi Etxarte.
Astelehenean Lorea Agirre, Esteban Antxustegi, Jule Goikoetxea eta Xabier Eizagirreren txanda izango da.
Iker Alvarezek Dylan Thomasen Munduko poesia kaiera aurkeztu zigun.
Jada egin ditugu Bartzelonako eta Borrianako (Valentzia) SIGUE ADELANTE nobedadearen aurkezpenak.
Eduardo Irujok LA FAMILIA DEL DR. LEHMAN (Limbo Errante 2017) liburuaz jardun zuen Info Zazpin.
Juan Etxenikek EL SUEÑO DE EICHMANN antzezlanaren erreseina egin zuen.
«Egunean bi zuku natural hartuz gero, urtean bost kilo lodituko zinateke», hara, Maitane Unzuk Euskalerria irratian hilean behin egin ohi duen kolaborazioan kontatu zuena SE ME HACE BOLA liburuaren aitzakian.
Juan Etxenikek ere bixitatu zuen Donibaneko Irrintzi dorrea eta Grezian Aste Santuan jan ohi dutenari buruz jardun zuen.
Datorren asteartean euskarazko edizioari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu liburu dendako bigarren solairuan. Autoreen eta saltzaileen artekoa da editoreen lana eta lan horretan jarduten duten lagunei galderak egingo dizkiegu. Tokia gordetzea nahi baduzu idatziguzu agenda@katakrak.net helbidera.
9an narratibaz jardungo dugu eta Gorka Arrese (Susa), Xabier Mendiguren (Elkar), Xabier Olarra (Igela) eta Mikel Soto (Txalaparta) izango ditugu. 15ean saiakeraz Lorea Agirre (Eskafandra), Esteban Antxustegi (Limes-EHU), Xabier Eizagirre (Jakin), Jule Goikoetxea (Lisipe).
Asteazkenean Etxauzia Nafartarren Etxea aurkeztu behar zuten gurean. Baina Mixel Bergouignan «bakearen artisaua» zendu eta bertan behera geratu zen ekitaldia. Ekainak 14an egingo dute, beraz, Baigorriko gazteluaren inguruko proiektuaren aurkezpena.
José Luis Díazek EL ROBO DE LA CATEDRAL (Pamiela 2017) aurkeztu zigun.
Eduarde Artetak EL LIBRO MÁS PELIGROSO: JAMES JOYCE Y LA BATALLA POR ULISES (Es Pop 2017) gomendatu digu.
Luis Soldevilak Nafarroako Dantza jaialdiari buruz hitz egin zuen Radio Euskadin. Jaialdiak lau ekitaldi izango ditu Katakraken, horietako hiru ANARCHY espektakuluaren hiru saio izango dira.
Kalilu Jammehek EL VIAJE DE KALILU (Plataforma 2011) liburua aurkeztu zigun, SOS Arrazakeriak lagunduta.
Ederra izan zen liburuaren eguna. Lagun mordoa etorri zineten postura eta kale Nagusira.
Ostegunean argitaratu berri dugun EDUCAR SIN DROGAS aurkeztu genuen jendaurrean. Irakaskuntzaren munduko publiko anitz baten aurrean.
Argitalpenaren berri jaso dute Diario de Noticiasek eta El Salto - Hordagok jada.
Imanol Miramonek Harry Crewsen LA MALDICIÓN GITANA (Dirty Works 2017) iruzkindu du.
Miguel Izuk, Fatima Frutosekin batera, EL CRIMEN DEL SISTEMA MÉTRICO DECIMAL (Berenice 2017) aurkeztu zuen: entzungai daukazu.
Sevillako Expoa izan zela 25 urte bete diren honetan Beatriz Villahizan (SOS Arrazakeria), Luis Iriarte (AHT gelditu! Elkarlana) eta Maialen Irazoki (Mugarik gabe) izan genituen orduko gatazka sozialei buruz, eta egun gatazkok daukaten itxurari buruz solasten.
Hala da. Aurten liburuaren eguna astelehenean izango da, 24arekin. %10eko deskontua egingo dugu Karlos III.eko postuan eta kale Nagusian.
Gainera, atzodanik esku artean daukagu EDUCAR SIN DROGAS Iñaki Redín 'Popi'ren nobedadea (Katakrak 2017): hezkuntza, TDAH, drogak eta nerabezaroa lantzen dituen liburua. Astelehenean Popi azokan barna egongo da. Aurkezpena 27an izango da 19etan areto Nagusian.
Arrakastatsua izan da URREZKO EGUNSENTIA, AFERA PERTSONAL BAT dokumentalaren aurkezpena. Hegoaldeko bira Juan Etxenikek koordinatu du eta ikusleak jakiteko gose izan dira Errenteria-Oreretan (Mikelazulo), Gasteizen (Hala Bedi Taberna), Bilbon (Anti Liburu denda), Astran (Gernika) eta Katakraken. Hedabideetan ere izan du oihartzuna. BERRIAn Angeliki Kurunis elkarrizketatu zuen Iker Tubiak, asteleheneko ETB2ko albistegian azaldu zen, INFO ZAZPIn Tomas Jacobi gidoigilea elkarrizketatu zuen Jon Mikelek eta AHOTSAn zuzendaria elkarrizketatu zuten.
Entzungai daukazu Beatriz Chivite Ezkietaren PEKINEKO KEA (Pamiela 2017) liburuaren aurkezpena, eta irakurgai BERRIAn egin zioten erreportaia.
Prest daukazu Mireille Fanon eta Nils Anderssonek kolonialismoari buruz eman zuten hitzaldia. GARAk elkarrizketa egiteko aukera izan zuen.
Juan Etxenike Onda Vascan izan zen datorren asteartean Aggeliki Kourounis kazetariaren bixita izango dugulako URREZKO EGUNSENTIA: AFERA PERTSONAL BATen proiekzioan.
Juanjo Olasagarrek POZ ALDREBESA (Susa 2017) aurkeztu zuen Ibon Egaña literatura kritikariarekin eta Raul López lgtbi militantearekin batera.
Joseba Sarrionandia saiogile eta poetak idatzi eta irakurri zuen Korrika 20ren lekukoren barruan zegoen lekukoa Iruñeko Sarasate Pasealekuan.
Ez dira ohikoak berrargitalpenak. Are gutxiago berrargitalpen baten aurkezpenera lehenengo argitalpenean baino jende gehiago etorri izana (2014ko Katakrak zabaldu berrian izan zen lehenengo aurkezpen hura). Hemen entzun dezakezu Fermin Ezkietaren aurkezpena.
Bere bixitan DIARIO DE NOTICIASen elkarrizketa egin zioten.
Entzungai daukazu Soziologo Oinutsiek eta Gazte Langileok-ek eman zuten hitzaldia.
Kattalinguneko gonbidatuta Mar C. Llopek CONSTRUCCIONES IDENTITARIAS (Pollen edicions 2017) aurkeztu zuen.