Datorren igandean 20. Korrika Iruñean amaituko da. Nahiz eta ez dugun inoiz jai egun batean zabalduko, hirira kanpotar asko etorriko direnez zabaltzea erabaki dugu. 12etatik aurrera egongo gara eskura, bazkaldu nahi baduzu larunbatetako menua eskainiko dugu.
Srecko Horvat-ek Bartzelonan egin zuen bixitak material mordoa utzi digu. Hemen bildu ditugu Irene G. Pérezek CONTEXTOn egin zion elkarrizketa (buletinaren lerroburua hortik atera dugu) eta Bart Grugeonek LA DIRECTA astekari kooperatiborako egin zuena.
Sophia de Mello (Susa 2016) poeta portugaldarraren kaiera izan genuen joan den asteko Irakurle taldearen saioan. Bixitan etorri zitzaigun Iñigo Roque itzultzailea eta de Melloren poetikaren pasarte batzuk itzuli zizkigun. Saio ederra izan zen eta antologia irakurtzeko asmoa baduzu ez galdu gida llabur hau.
Maitane Unzu Euskalerria irratian izan zen eta hartzidurei buruz hitz egin zuen Txari Eletarekin Sandor Ellix Katzen EL ARTE DE LA FERMENTACIÓN (Gaia) liburua ardatz.
Eduardo Artetak LOS LIBROS SON TÍMIDOS iruzkindu du, Giulia Albericok idatzitako eleberri bat (Periférica 2011).
Eduardo Artetak ORIENT EXPRESS de John Dos Passos (Ediciones del Viento 2005).
Cristina GómezekMÍRAME, SIÉNTEME (Desclée De Brouwer 2017) aurkeztu zuen, entzun dezakezu aurkezpen hura.
Carl Ameryk Auschwiz XX. mendearen aurrekari bat zela esan zuen. Gogoeta horretatik abiatuta, eta erregai fosilen amaiera buruan, aurkeztu zuen Manuel Casalek LA IZQUIERDA ANTE EL COLAPSO DE LA CIVILIZACIÓN INDUSTRIAL. Berarekin aritu ziren Antonio Aretxabala eta Xabier Zubialde audioan entzun dezakezunez. Bisitaren aitzakiarekin Info Zazpi Irratian elkarrizketatu zuten.
Gastronomiaren aitzakian joan ohi da Juan Etxenike Euskalerria irratira. Honakoan Greziako egutegiaz, inauteriaz eta inauterietako jakiez mintzatu zen Txari Eletarekin.
Joan den astean, eta ia ustekabean, hil egin zen Ion Arretxe idazle eta eszenografo errenteriarra, INTXAURRONDO: LA SOMBRA DEL NOGAL liburua aurkeztean etorri zitzaigun kale Nagusira.
Luis Soldevilak Lee Scratch Perry eta Sustraians Reviewen kontzertua iragarri zuen Radio Euskadiko Iflandian Felix Linaresekin.
Ion Orzaizek Rita Segato elkarrizketatu zuen LA GUERRA CONTRA LAS MUJERES aurkeztera etorri zenean.
Eduardo Artetak Ivica Djikic-en LA REPETICIÓN liburuari iruzkina egin dio (Sajalin, 2016 Barcelona).
Bai. Abenduan izan zenuen esku artean. Baina aste honetan izan da, berez, LA RADICALIDAD DEL AMOR (Katakrak 2016) liburuaren aurkezpena Srecko Horvatekin. Bartzelonan egin genuen La Ciutat Invisible kooperatiba liburu dendan Rubén Martínezek (La Hidra Kooperatibako kidea) landutako galderekin.
Hau izan da, aste gutxitan Kroaziako filosofoak Bartzelonan izan duen hitzordua, aurrekoan Carlos Delclós soziologoak EL CRÍTIC agerkarian elkarrizketatu zuen.
Saio ederra eskaini zigun Garik El Séptimo Vicio saioan, gainera Imanol Miramon eta Nerea Fillatek argitaletxea aurkezteko parada izan zuten.
Ostegunean Cabezafuego, Asier Altuna eta Oskar Alegria bera pasa ziren. Saioak osorik entzutera gonbidatu nahi zaitugu, baina, uste dugu, bereziki merezi dutela Cabezafuegoren Maldito Indurain eta Balada del irritante abestiek.
Julio Soto eta Oskar Sanz izan genituen Bertsokorrikan Ainhoa Aranbururen gaiekin. Besteak beste, Katakrakeko liburu dendan kokatutako bertso bat egin zuten.
Fernan Mendiolak Rosa Luxemburgen LA REVOLUCIÓN RUSAren (Akal 2017) iruzkina egin digu.
June Sanmillánek elkarrizketa egin zion Raquel Gutierrezi, HORIZONTES COMUNITARIO-POPULARESen egileari, Eguzki Irratian.
Gainera Iñaki Berastegik BERRIAn elkarrizketatu zuen.
Bigarrenez, eta Ikuspuntua Jaialdiaren baitan, Javier Tolentino eta Radio 3eko lantaldeak (Mercedes Munarriz, Javier Larraioz) zuzenean grabatu zuten El Séptimo Vicio saioa kantinatik. Lehenengo bi saioak entzungai dauzkazu.
Asteartean haria Sherpak eraman zuen eta mikroaren aurrean izan zen, besteak beste, Alexei Dmitriev, entre otros. Asteazkenean Kokoshcaren txanda izan zen. Saiotik pasa zen ere Miranda Pennell, THE HOSTen zuzendaria, bertan parte hartu zuten Juan Carlos Quindós-ek edota jaialdiko Andrés Garcíak.
Entzungai daukazue Emmanuel Rodríguez eta Txema Berrok, entzuleekin batera izan zuten solasaldia LA POLÍTICA EN EL OCASO DE LA CLASE MEDIA liburuaren aurkezpenean.
Aurkezpenaren harira Joxerra Senarrek BERRIAn elkarrizketatu zuen.
Irakur dezakezu jada Eduardo Arteta Irujoren a EL MAR ES TU ESPEJOren iruzkina Catalina Gayàren liburuari buruz (Libros del K.O. 2017).
June Sanmillán Radio Euskadin izan zen Ikuspuntua jaialdiari buruz Felix Linaresekin hitz egiten.
Raquel Gutierrez HORIZONTES COMUNITARIO-POPULARES aurkezten izan genuen. Datozen eguentan bilduko ditugu hedabideetako oihartzunak.
Amaitu dira inauteriak. Eta haiekin heldu zaigu gure garagardo berria Zulu Txela. Robust porter bat da, eta etiketa Marisa Mantxolak egin du, daraman poemaren bertsoa Drummond de Andrade poetaren bertsoa da.
Hau ez da inauteriek utzi diguten nobedade bakarra. Astelehenetik apal berriak dauzkagu bigarren solairuan, Patxi Chocarro arkitektuak diseinatu eta Ramón Satrustegui zurginak eginak.
Datorren astean izango da Punto de Vista jaialdiaren edizio berria. Testuinguru horretan, iaz bezala, lau kontzertu izango ditugu Katakrakeko kantinan: Sherpa, Kokoshca, Gari eta Cabezafuego etorriko dira Radio 3en Javier Tolentinok zinemari buruz duen saiora.
Tasio Erkiziak eta Miren Zabaletak BIZIPENAK ETA HAUSNARKETAK (Txalaparta 2016) aurkeztu ziguten
Eduardo Artetak bere Info Zazpi irratiko kolaborazioan Clarice Tartufari-ren LA MAESTRA (Ardicia editorial 2017) gomendatu zuen.
Antonio Ruiz eta Ane Irazabal errefuxiatuen krisiaren, Zeutako hesiaren eta kazetaritzaren inguruan solasean aritu ziren.
Pedro Ibarra eta Begoña Zabalak MEMORIA DEL ANTIFRANQUISMO EN EL PAÍS VASCO (Pamiela 2016) aurkeztu ziguten.
Merezi duten liburuak berrargitaratzea festa bat izan beharko litzateke. Miguel Sánchez-Ostizen LAS PIRAÑAS (Limbo Errante 2017) hogeita bost urteren buruan itzuli da. Egilearen hitzaurre berri batez gain gure liburu saltzaile Eduardo Irujoren eta Silvia Broome twitter izarraren hitzoste bat dauka liburuak.
Ez da ospatu beharreko berrargitalpen bakarra. Duela aste batzuetaik bi berrargitalpen berri dauzkagu. Batetik GAUAREN MUTURRERAINOKO BIDAIA Louis-Férdinand Célinerena —LAS PIRAÑAS bezala lehenegoz 1992an argitaratua— eta LEHEN AMODIOA (Igela 2017), Cesare Pavese, Maupassant, Gérard de Nerval eta Samuel Becketten testuekin osatutakoa.
Festa garaia da: inprentak martxan daude!
Fernan Mendiolak Robert B. Marksen MUNDU MODERNOAREN SORRERAri iruzkina egin dio.
Bob Brown Pantera beltzen fundatzaileetako bat izan zen. Duela hamar egun izan genuen gurean. Igor Zulaikak lagunduta bere ibilbidea labur azaldu eta bertaratutako hamarnaka lagunei erantzun zien.
Bere bidean Berriak eta Garak elkarrizketa egin zioten.
Andrea Capraruloren estreineko erreseina irakur dezakezu: LA URUGUAYA Pedro Mairalena.
Ion Andoni del Amo gurean izan zen Txula Potrarekin PARTY &BORROKA aurkezten.
Luis Soldevila sukaldariak topikoei ixkin egin eta Kukuxumusu unibertsoaz jardun du Radio Euskadin Felix Linaresekin.