15/10/2016
Cuerpo:

June Sanmillan hilean behin joango da Eguzki Irratiko Labirinto Laborala saiora patsadaz elkarrizketatzeko Katakrakera datozen lagunak. Izan duen lehenengo gonbidatua Maite Larburu da, Neighbor taldekoa, eta hitz egin dute txirrindularen erabileraz eta migrazioez, adibidez. Gogoan izan eskaini zuten kontzertu osoa daukazula entzungai.
Kontzertu hura atsegin bazitzaizun, ostiralean Joseba Irazokik eta Jon Mantxik eskainiko dutena gomendatzen dizugu.

,

Badakigu badakizula aurki hasiko direla irakurle taldeak. Horien kontura Paula Etxeberriak erreportaia egin zuen Diario de Noticiasen. Baina funtsezkoena da, proposamenak gogoko badituzu, liburuak irakurri eta solastera etortzea da. Ostiralean hasiko da La Casa Roja Idea Vilariñórekin, eta datorren astean Toussaint-en BANKUKRAZIAren txanda izango da, baita Houellebecqen SUMISIOArena.

Subtitulo: 
Hasi dira irakurle taldeak
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Itzuli da June Sanmillan Radio Euskadiko Iflandia saiora. Honakoan, Félix Linaresekin jardun zuen, berriki Uharteko Arte Garaikideko Zentrotik etorri diren albisteez.

Subtitulo: 
Irratia: Uharte Arte Garaikideko Zentroko nobedadeak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Audioa: Pikara Magazine paperean
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
08/10/2016
Cuerpo:

Jende saldoaren aurrean aurkeztu zuen Pedro Luis Uriartek Nafarroako Hitzarmena eta EAEko Kontzertu ekonomikoa. Entzuleen artean Nafarroako lehendakari ohi bat, egungo Ogasun kontseilaria, mugimendu sozial eta sindikaletako kideak eta parlamentuko bost taldetako kideak. Datu mordoa eskaini zuen hitzaldian eta EAEko Ekonomia Kontseilari ohiak hitzarmen ekonomiko eta fiskalaren garrantzia nabarmendu zuen egungo noraez garaiotan.
Hitzaldiaren aurretik Pedro Luis Uriarte Nafar Telebistan izan zen Susana Erroz Perez kazetariaren galderei erantzuten.

, ,

Itzuli da Eduardo Arteta Info Zazpi irratira, honakoan DEPARTAMENTO DE ESPECULACIONES gomendatu digu Jenny Offillena.

Subtitulo: 
Erreseina: DEPARTAMENTO DE ESPECULACIONES
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
01/10/2016
Cuerpo:

Hala esan zion Raquel Cedielek (Madril 1980) Sara Muerzari Berriako elkarrizketan. Egun horretan bertan aurkeztu zuen Libro de la reproducción asistida para lesbianas y solteras liburua: entzungai daukazu audioa, bertan negozioa, generoa, gorputza, bizitza pribatua eta lgtbi-en eskubideak harilkatzen dira.

,

Etxeko bi lagunek liburua atera dute. Asteon bertan Patxi Larrionek Feriatzaileak uarkeztu du. Iruindararren lehenengo eleberria da, bertan 1969an ekoiztu eta 8 Oscar sari irabazi zituen Patton filmaren inguru bi alprojen istorioa kontatzen du. Filmaren tarte batzuk Urbasan eta Iruñean grabatu zituzten. Poztekoa da eta irakurtzeko irrikitan gara.
Era berean, Iosu Morachok La utopía tiene los pies descalzos aurkeztuko digu azaroan, duela hilabete batzuk argitaratu zuen poema liburua.

Subtitulo: 
Feriatzaileak, La utopía tiene los pies descalzos
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Asteartean bertan, eta hamabostero, Luis Soldevila eta June Sanmillán Radio Euskadiko Iflandian egonen dira (FMko 104.3an Iruñerrian). Era berean, June Sanmillanek Katakraketik pasako diren lagun batzuei elkarrizketak egingo dizkie Eguzki Irratian (107.00 Iruñerrian eta 91.00 Nafarroako gainontzeko tokietan).
Gainera, Eduardo Arteta Hala Bedin eta Info Zazpin (106.7) egongo da liburuak gomendatzen.
Halere, egon lasai, hementxe ere bilduko baititugu kolaborazio guzti hauek.

Subtitulo: 
Irratietara itzuli gara: Radio Euskadi, Hala Bedi, Eguzki, Info Zazpi
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
24/09/2016
Cuerpo:

Ruth Berlauren esaldi horrekin laburbildu dezakegu Neighboren astearteko kontzertua. Errenuntziarik gabeko saio bat: umorez, lasaitasunez, urduritasunez, harriduraz. Jada osorik entzuteko aukera duzu gainera. Horrez gain, kontzertuaren aurretik Peio Argiñarenak Euskalerria irratian egin zien elkarrizketa entzun eta bideoan ikus dezakezu. Ostegunean Xabier Sagardiak kontzertu iruzkin ederra egin zuen Diario de Noticiasen eta gaualdiaz gainera egungo euskal kantagintzari buruzko bere gogoetak ekarri zizkigun.
Zapore goxo horrekin, eta geure ekitaldi nagusiak alboratu gabe (liburu aurkezpenak, hitzaldiak, asanbladak) gogoan izan urriak 21a. Neighbor gogoko izan bazenuen presta zaitez Joseba Irazoki eta Jon Mantxi showmanak ikusteko: musika alaia, zoroa, bertutez josia.

Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Asteon hiru liburu aurkezpen izango ditugu (begiratu geure ekitaldien saila) eta tartean, Pedro Luis Uriarte etorriko da Ezkerraberri Fundazioak gonbidatuta. Uriate EAE eta Espainiako Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa praktikan jarri zuenetan bat izan zen. Garaian Ekonomia eta Ogasun sailburua izan zen gainera. Horretaz jardungo du ostegunean: Nafarroak eta EAEk duten hitzarmen ekonomikoaz eta ordezkatzen duten komunitate politikoaz.

Subtitulo: 
Hitzarmen ekonomikoa eta komunitate politikoa
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
17/09/2016
Cuerpo:

1890eko irailak 15ean jaio zen XX. mendeko idazle handietako bat. Bai, Agatha Christieren eleberri batetik hartu dugu buletin honen izenburua. Polizia nobelaren bidez, Erresuma Batuko –eta munduko beste zenbait tokietako– tentsio sozialak, izaera ezberdinak eta psikologiak kontatzen dizkigu. Zorionez, itzultzaileei eta Igela argitaletxeari esker, Hercules Poirot mitikoaren lehenengo abentura bera (Stylesko gertaera misteriotsua) euskaraz daukazu, baita beste zenbait eleberri mitiko ere (Orient Expresseko hilketa edota Heriotza Nilo ibaian).
Tira, eta frantsesez ere badugu Christieren eleberriren bat, nahi izatera.

,

Bai. Hala da. Bi urtez txigorkiak izan ostean. Hemendik aurrera astelehenetik asteazkenera asteburuetako eskaintza izango dugu: ogitartekoak, entsaladak, azkenburukoak. Gainera asteburuetako eskaintza indartzea erabaki dugu. On egin!

Subtitulo: 
Afariak: egunero
Seccion: 
vinoteca
,

Asteon kontzertu puska daukagu. Neighborek bere bigarren diskoa argitaratu berri du: HAU eta bigarren aurkezpen kontzertua Katakraken izango da.
Bere abestiak eskuragarri dauzkazu sarean. Horrez gain, Asier Altuna zuzendariaren laburmetraia bat gomendatzen dizugu: taldekideetako bat agertzen delako. Zela Trovke du izena, eta euskarazko azpitituluak ere badauzka. Bertan ezagutuko duzu Maite Larburu Neighboreko biolinista.

Subtitulo: 
Neighbor-en kontzertua
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
10/09/2016
Cuerpo:

Hasi da ikasturtea. Eta aurreko irailetan bazterrean utzitakoak hasteko gogoa daukazu edo jada landu dituzun gaiei denbora gehiago eskaintzeko gogoa. Zure leloa Ruth Berlaurena izan daiteke: en mente: «Ikasi funtsezkoa! Ez da aski izango, baina ikasi. Ez nekatu!».
Asteon, jada, ekitaldiak izango ditugu (antzerki amateurrari buruzko bi solasaldi-eztabaida), eta aurki izango da ere Amsterdametik datorren neighbor talde euskal-estatubatuarraren diskoa aurkezteko kontzertua, edo Pedro Luis Uriartek Kontzertu ekonomikoari buruz eskainiko duena. Alegia: egon geure agendari adi, festa hasi da!
Datozen asteotan ere emango dizugu, apurka, irakurle taldeen programazioaren berri, baina jada ikus ditzakezu izango ditugunetako bi:La Casa Roja 2016-2017 eta Irakurle taldea 2016-2017.

,

Gure kooperatibako kide Eduardo Artetak NUPen Udako Unibertsitatean literatura eta heriotzari buruz hitz egin zuen. Entzun dezakezu hitzaldia osorik.
Era berean, oso azpiegitura urriarekin NIREk (Ivan Zabalegi) irailari ongi etorria eman zion Hamabost bere lehenengo diskoko abestiak bakarka jota Lisaböko baterietatik urrun.

Subtitulo: 
Audioak: Heriotza literaturan &NIRE
Seccion: 
Actos
,

Akaso entzun duzu jada H28 aldizkari satiriko digitalaren inguruan suertatu den kalapita. Bada zentsuratutako 2 irudiok eta beste 12 ikus ditzakezu Katakrakeko areto Nagusian 17etatik 21etara.

Subtitulo: 
2 txiste zentsuratuak (eta beste 14)
Seccion: 
Actos
Imagen: