18/11/2014
Cuerpo:

Ostegunean estreinatuko da aspaldi ikusi nahi genuen dokumentala. Eguzki Bideoakek bestelako kolektiboekin ekoiztu eta, bereziki, Aitor Balbás Ruizek zuzendu duen dokumentala. Golem zinemetan izango da hitzordua 19etan eta 21etan, hartu sarrerak aurrez.

Subtitulo: 
René Petiten amesgaiztoak
,

Gaur 19etan Evaristo Páramos punk abeslariak bere azken liburua aurkeztuko du.

Subtitulo: 
Evaristo bere azken liburua aurkezten
,

Asteazkenean 19etan Anat Ben Nun-ek (Peace Now - Israel) eta Saman Khoury-k (Palestinian Peace Coalition - Palestina) hitzaldia emango dute. Moderatzailean Amaiurreko diputatua eta Aralarkidea den Jon Iñarritu izango da. Ezkerraberri fundazioak antolatu du saioa eta euskara zein gaztelaniarako interpretazioa egongo da.

 

Subtitulo: 
Israelgo eta Palestinako bi gonbidatu
,

Ostegunean 17:30ean kafe bat hartzea proposatzen dute Karta Soziala lantzen aritu diren taldeek. Izan ere, urte beteko eztabaida prozesuaren ostean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatu egin da, ehun eragile baino gehiagoren babesarekin. Eta aldaketa sozialaren bidean tresna eraginkorra izan daitekeela uste dute. Asistentzia konfirmatzea eskatzen dizuegu, kartasozialanafarroa@gmail.com helbidean.

Subtitulo: 
Kafe bat Karta Soziala azaltzeko
,

Tangoaren istorioak eta pasadizoak ezagutzera gonbidatzen zaitugu asteon. Ostegunero bezala 21etan izango da hitzordua, kantinako beroan.

 

Subtitulo: 
Orea eta masa kultura
,

Ostiralean 21etan La Casa Roja irakurle taldearen txanda izango da Stephan Dunnen poema liburuarekin. Honakoan kafetegian izango da.

 

Subtitulo: 
La Casa Roja: Stephan Dunn «En otro momento»
,

Larunbatean 10:30ean bilera gelan Lenin eguna ospatuko du Boltxe Kolektiboak. Larunbatean ere 12:30ean bermu berezia izango dugu berriz ere etxeko frijituekin, bermu bereziarekin eta Alicâteren ikuskizunarekin. Arratsean 19:30ean poesia errezitaldia egongo da Ama(rauna)ren erraiak izenarekin eta Leire Alonso Allué, Iosune De Goñi García eta Amaya Cía Lapeñarekin.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
Seccion: 
Actos
Imagen:
11/11/2014
Cuerpo:

Aspaldi hasi ginen webgunearen bidez salmenta egin nahian. Zuetako asko Iruñerritik kanpokoak zarete eta, akaso, interesa izanen duzue gure funtsa eskuratzeko. Pausu errazen bidez eska ditzakezu liburuak eta postaz jasoko dituzu esaten diguzun helbidean. Aukera duzu ere online erosi eta liburua dendan hartzera pasatzera. Nahi zenukeen eta ez daukagun libururen bat balego ez izan zalantzarik eta idatziguzu liburuak@katakrak.net helbidera edo hots egin 948 225520 zenbakira. 

Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Jorge Alderete Hiru erraldoi izango ditugu larunbatean Katakraken 19etan. Muguruzak, Canok eta Alderetek Black is beltza komikia aurkeztuko dute gurean. 1965ean Iruñeko erraldoiek New Yorkera egin zuten bidaia eta dantzatzen utzi ez zieten erraldoi beltzen istorioa aitzaki hartuta. Gainera, gauean, DJ LAIA eta DJ GUMBO ZOROA izango ditugu musika ziztatzen 23tatik aurrera tenore onean.

 Jainko txiki eta jostalari hura Berria egunkariak antolatuta asteazkenean izanen ditugu Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal euren New Yorkerako azken bidaia azaltzen eta bertako bizipenak jaso zituen dokumentala proiektatzen. Haiekin solasteko aukera izanen da. Ekitaldiak Aipatutakoez gain Iraultza garaia ekimena aurkeztuko dute ostegunean 19etan. 21etan Orea eta masa kulturaren tartean McGyver-en geopolitika saioa izango dugu. Ostiralean Victor Sampedrok El cuarto poder en red aurkeztuko du Iñaki Arzoz, Jara Calvo eta Alberto Gilekin batera. Larunbata goizean Sustrai ErakuntzaNafarroako burujabetza energetikorantz proposamena aurkeztuko du goizeko 11:30ean. Horrez gain, eta larunbata borobiltzeko Bermuta izango dugu La baldosa flotanteren zuzeneko kontzertuarekin, bermut bereziarekin eta etxeko frijituekin.

Imagen:
04/11/2014
Cuerpo:

[EUS] Moreno Cabrera, Font, Weyndling

Ostegunean 17:45ean Ingeleraz Ikasteko Programari buruzko eztabaida antolatu du Manu Robles-Arangiz Fundazioak. Juan Carlos Moreno Cabrera (Madrilgo Unibertsitate Autonomoko hizkuntzalaria), Antonia Font (Balear Uharteetako irakaslea) eta Richard Weyndling (Iruñeko ingelerazko irakasle ohia).

Orea eta Masa Kultura: Los Amaya

Frankismo amaieran, 1971an, argitaratu zuen Los Amaya taldeak bere lehenengo diskoa. Funkaren, salsaren eta rumbaren arteko bidegurutze horri buruz jardungo dugu aste honetan 21etan, orea tarteko tenore onean.

Ekitaldiak

Asteazkenean 18etan Kontsumitzaileak eta talde defentsa eskubide berrien aurrean hitzaldia eskainiko Santiago Perez-ek ADICAEk antolatuta. Ostiralean 18etan eta 20etan En la plaza de mi pueblo txotxongiloen antzezlana eginen du Títeres desde abajo konpainiak.

Datorren astean...

Kasu udazkenari, datorren astean Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal izango baitira gurean. Baina baita Fermin Muguruza, Jorge Alderete eta Harkaitz Cano ere.

Bitxikeria

Geure burkide, ia anaia, den Ignacio Mendiolak liburu berria argitaratu du Bellaterran: Habitar lo inhabitable: La práctica político-punitiva de la tortura Iñaki Riveraren hitzaurrearekin. Gai lazgarri eta ohiko honen beste irakurketa bat Santurtzi-Gasteiztik.

Imagen:
31/10/2014
Cuerpo:

Ardandegia zabalik Asteotan hasi gara ardo botilak apaletan jartzen. Nafarroa Garaikoak, ia denak ekologikoak. Jada eskura ditzakezu baina ostiralean 20:30ean ospakizun xume bat egingo dugu ardo kopa bat eskutan, zintzurra berotzeko.Lander Garro: Gerra Txikia 80ko hamarkadako gerra zikina eta erbestea ume baten ikuspegitik. Hori da Lander Garroren azken eleberriaren abiapuntua. Umearoa, gaztaroa, indarra, boterea eta xalotasuna batzen diren intersekzioan egiten du lan Gerra Txikiak. Ostegunean 19:00etan Hendaiatik etorriko da aurkeztera.Masa Kulturaren 2. alea: Ricardo Feliú Ion Celestinok joan den astean egindako saiotzarraren ostean Ricardo Feliúren txanda izango da asteon, Addams eta Munster familien arteko gudua egingo du ostegunean 21:00etan Kantinan.Ekitaldi gehiago Asteazkenean 19etan Txaro Otxandorenak Zortzi milako mendiak izotza eta harria baino gehiago dira, emakume izatea Baltistanen hitzaldia eskainiko du: mendizaletasuna, ipar-hego harremanak eta generoa batzen diren eremu horri buruz. Ostiralean Catherine Béchard zuzendariak Loba proiektua azalduko du.Moreno Cabrera, Font eta Weyndling IIPri buruz Astelehenean 18etan Ingeleraz Ikasteko Programari buruzko eztabaida izango dugu Estatu osoko adituekin. Juan Carlos Moreno Cabrera (Madrilgo UAM-eko linguista), Antonia Font (Balear Uharteetako mirakaslea) eta Richard Weyndling (Iruñeko ingelerazko irakasle ohia). Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatuta.Amaierako bitxikieria: Zizek eta maitemina 2011ko udazkenean Valentina burkideak Zizek elkarrizketatu zuen. Esloveniarrak aipatu zion inglesezko "to fall in love" (maitemintzea, literalki maitasunean jaustea) kolokazioa. Valentina burkideak esan zion euskarazko adiera hobea zela (maitemintzea alegia) zeren eror zaitezke minik sentitu gabe, eta mindu zaitezke erori gabe. Emaitza gisa berriki Zizekek argitaratu duen Acontecimiento liburua, zeinetan Zizekek euskara jartzen duen adibide, baina ez da euskal gatazkaz ezta bere hizkuntzaren mistikaz ari. Zeharka ari da euskaraz, maitasun keinu diskretua. Triski burkideak identifikatu zuen ñabardura, diagonalean ez irakurtzearen abantailak.

Imagen:
21/10/2014
Cuerpo:

Orea eta masa kultura ostegunero izango da.

Bizitza finak nekatzen gaitu, gustu egokiak aspertzen gaitu. Edonoiz trabatuko zara hezurtxo batekin eta hil egingo zara. Hil aurreko errepasoan ez zara ardo bikainaz oroituko ezta Primavera Sounden egon zinenekoaz. Ziurrenik mamu harrapariez oroituko zara edo institutuko atsedenaldian jan zenuen empanadillaz. Masari buruz jardungo dugu, eta oreari buruz, kontsumitu eta ekoizten dugunari buruz. Ostegunero eginen dugu. Katakraken baliabideak jarriko ditugu: batetik etxeko oreak labean sartuko ditugu; bestetik jendea gonbidatuko dugu kultura herrikoiaren buztinetik perlak atera ditzan. Aste batean pizzak eta diskak egongo dira, hurrengoan empanadillak eta komikiak, hurrengoan focacciak eta bideojokoak, adibidez. Gaurko klasiko partekatuak. Zatoz gozatzera eta uxatu norbanakotasunaren eta distintzioaren birusa. Gogoak izan The Weather Underground-en leloa “Freaks are revolutionaries and revolutionaries are freaks” (Zomorroak iraultzaileak dira eta iraultzaileak zomorroak dira). Orea eta masa kulturaren estreinaldia Ion Celestinok eginen du ostegun honetan Hau ez da euskal musika hitzaldi musikatuarekin. 1963 eta 1973 artean ekoiztutako eta editatutako pop abestiak jarriko ditu. Mainstream izateko guran sortutako musika hau ez zen ospetsua izan eta ez da memoria kolektiboaren parte.

Sanchez-Ostiz, Moreno eta Lacastaren aurkezpenak

Aste honetan hiru liburu aurkeztuko ditu Pamielak. Asteartean 19etan Miguel Sánchez-Ostizek aurkeztuko du «La sombra del Escarmiento (1936-2014)», asteazkenean Victor Morenok «Santa Aconfesionalidad virgen y mártir» eta ostegunean José Ignacio Lacastak «Vuelta del Castillo».

Irakurle Taldea eta Ekonomia Kritikoa

Ostiralean hasiko da aurtengo Irakurle Taldearen ikasturtea Andrei Kurkoven «Piknika izotzetan» liburuarekin. Arratseko 20etan batuko gara erabilera anitzeko gelatik gora dagoen bilera gelan. Larunbatean 12etan Ekonomia Kritikoaren taldearen txanda izango da Amaia Perez-Orozcoren «Ekonomiaren subertsio feminista»rekin, bilera gelan aita ere.

Imagen:
13/10/2014
Cuerpo:

Joan den astean iragarri genuen albiste pozgarria: ostiral honetan Bill Ayers eta Bernardine Dohrn egongo dira Katakraken. The Weather Underground ekintza taldearen bi sortzaile. 60ko hamarkadako giro politiko estatubatuarra gaur egunetik kritikoki baina damurik gabe aztertuta. Beroketa ariketa gisa, gaur bertan, astelehenarekin The Weather Underground dokumentala ikusteko aukera izanen dugu. Bi ekitaldiak 19etan izanen dira.

Horrez gain, asteazkenean 19etan Munich 1962 dokumentala jarriko dute UEUk eta Orreagak. Ostegunean 19etan La Gallina Vascak bere bosgarren urteurrena ospatuko du.

Ostegunean 21etatik aurrera Free Da Orkestra inprobisazio libreko taldeak joko du. Iruñerrian ezagun diren artistek parte hartuko dute: Txo, Ion Celestino, Oskar Lakunza, Iñaki Rodriguez, Jorge Abadias, Igor Saez, Kike Arza, Aritz Luzuriaga, Hilario Rodeiro eta Juanma Urriza.

Larunbatean 19etan Zer espero du ume batek jaiotzen denean? Amagandiko edoskidetza kontsumitzaileen ikuspuntutik hitzaldia eskainiko du Concha de Alba doktoreak.

Amaitzeko albiste bibliografiko ederra jaso dugu asteon. Capitan Swingek argitaratu duen Indies, hipsters y gafapastas liburuaren zuzenketa lanetan geure lantaldeko Hannibal Smith egon da. Diskrezioz eta fin erraten ehizan. Victor Lenore autoreak egun geurean funtsezkoa den eta izango den bataila berria jorratzen du. Oso gomendagarria.

Imagen: