Salgaien zerrenda

Orea eta Masa Kultura + Aurkezpenak + Irakurle taldeak

2014/10/21

Orea eta masa kultura ostegunero izango da.

Bizitza finak nekatzen gaitu, gustu egokiak aspertzen gaitu. Edonoiz trabatuko zara hezurtxo batekin eta hil egingo zara. Hil aurreko errepasoan ez zara ardo bikainaz oroituko ezta Primavera Sounden egon zinenekoaz. Ziurrenik mamu harrapariez oroituko zara edo institutuko atsedenaldian jan zenuen empanadillaz. Masari buruz jardungo dugu, eta oreari buruz, kontsumitu eta ekoizten dugunari buruz. Ostegunero eginen dugu. Katakraken baliabideak jarriko ditugu: batetik etxeko oreak labean sartuko ditugu; bestetik jendea gonbidatuko dugu kultura herrikoiaren buztinetik perlak atera ditzan. Aste batean pizzak eta diskak egongo dira, hurrengoan empanadillak eta komikiak, hurrengoan focacciak eta bideojokoak, adibidez. Gaurko klasiko partekatuak. Zatoz gozatzera eta uxatu norbanakotasunaren eta distintzioaren birusa. Gogoak izan The Weather Underground-en leloa “Freaks are revolutionaries and revolutionaries are freaks” (Zomorroak iraultzaileak dira eta iraultzaileak zomorroak dira). Orea eta masa kulturaren estreinaldia Ion Celestinok eginen du ostegun honetan Hau ez da euskal musika hitzaldi musikatuarekin. 1963 eta 1973 artean ekoiztutako eta editatutako pop abestiak jarriko ditu. Mainstream izateko guran sortutako musika hau ez zen ospetsua izan eta ez da memoria kolektiboaren parte.

Sanchez-Ostiz, Moreno eta Lacastaren aurkezpenak

Aste honetan hiru liburu aurkeztuko ditu Pamielak. Asteartean 19etan Miguel Sánchez-Ostizek aurkeztuko du «La sombra del Escarmiento (1936-2014)», asteazkenean Victor Morenok «Santa Aconfesionalidad virgen y mártir» eta ostegunean José Ignacio Lacastak «Vuelta del Castillo».

Irakurle Taldea eta Ekonomia Kritikoa

Ostiralean hasiko da aurtengo Irakurle Taldearen ikasturtea Andrei Kurkoven «Piknika izotzetan» liburuarekin. Arratseko 20etan batuko gara erabilera anitzeko gelatik gora dagoen bilera gelan. Larunbatean 12etan Ekonomia Kritikoaren taldearen txanda izango da Amaia Perez-Orozcoren «Ekonomiaren subertsio feminista»rekin, bilera gelan aita ere.



Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Dalloway andrea

,

12,60 €

Ez dago eskuragarri

La sombra del Escarmiento (1936-2014)

,

17,10 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Santa Aconfesionalidad, virgen y mörtir

,

21,15 €

Eskuragarri 7 egunetan

MIGUEL HERNANDEZ ANTOLOGIA

,

9,00 €

Badugu

Panenka #34

,

4,50 €

Ez dago eskuragarri