05/08/2017
Cuerpo:

Buletin bat abuztu betean? Iruñerria erdi itzalita dagoenean? Bai! Demagun, berriki Paul Beitiak Eliot parafraseatuz zioen bezala, «abuztua dela hilabeterik krudelena». Horregatik gatoz jakiz gainezka. Saiakeren eta nobelen iruzkinak. Geure argitaletxearen iruzkin eta elkarrizeketak, eta ibilbide berri bat: turismoari buruzkoa.
Ofiziala da. Irailak 11an, Diadarekin Silvia Federici geurekin izango da. Eta irailan Lorea Agirre eta Ainara Lasa Teoría King Kongen euskarazko argitalpena aitzaki geurean izango dira Virginie Despentesen ideiez jarduten. Hiromi Yoshida ere bertaratuko da irailean Takiji Kobayashiz mintzatzera. Soka laukote onenekin bezala: data zehazteke.

,

Aspalditik ez genuen ibilbide bat argitaratzen. Baina urjentziak deitu gaitu. Eta %1aren aldeko hedabideak propaganda betean daudenez hara 21 liburu: Turismoa, edertasunak suntsitzen zaituenean. Saiakera, narratiba, egunerokoak, udako kantari buruz: turistigikazioa, espazioaren desjabetza, e.a.

Subtitulo: 
Irakurketa ibilbide berri bat: Turismoa, edertasunak suntsitzen zaituenean
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Eduardo Irujok Alberto Santamaríaren Narración o barbarie iruzkindu zuen.

Subtitulo: 
«Narración o barbarie» liburuari iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Raül Jiménez-ek INDIENAUTA atarian Matt Sakakeenyren SIGUE ADELANTE (Katakrak 2017) liburuari iruzkina egin zion.

Subtitulo: 
«Sigue adelante» INDIENAUTAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Irene Jaume-k ARA egunkarian MULTITUDES Y PARTIDO (Katakrak 2017) liburua iruzkindu zuen.

Subtitulo: 
«Multitudes y partido» ARA
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Maialen Unanuek ñabardura askorekin kontatu zuen EUROPAR MEZULARIA (Katakrak 2017) liburuaren aurkezpena BERRIAn.

Subtitulo: 
«Europar mezularia» BERRIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Iñaki Redínek EDUCAR SIN DROGAS (Katakrak 2017) liburuaz jardun zuen DIARIO DE NAVARRAn.

Subtitulo: 
«Educar sin drogas» DIARIO DE NAVARRAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Eduardo Irujok Pascal Bruckner-en Un buen hijo iruzkindu du.

Subtitulo: 
Erreseina «Un buen hijo»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Hedoi Etxartek Ahora (Comité Invisible) saiakerari iruzkina egin dio.

Subtitulo: 
Erreseina «Ahora»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
08/07/2017
Cuerpo:

Hondartzan ala parrandan. Eta pantailatxoek utziko dizutenean irakur ditzakezu, adibidez, Eduardo Irujok HALA BEDIn gomendatutako lau liburuak.
Gainera, liburuak eskuratzeko beharra baduzu, hauek ala beste batzuk. Egon lasai. Jaien zoramena zoramen, liburu denda 10etatik 14etara zabalik izango dugu astelehenetik aurrera. Eta, hurrengotik aurrera, jaien ostean, ohiko ordutegia izango dugu: goizeko 10etatik 21etara.

,

Munduko agintariak G20an izan dira egunotan, Hanburgon. Bertan izan da, hamaika aktibistekin batera Srećko Horvat, 2017ko geure filosofo kuttuna, handik mintzatu zen Amy Goodman kaztetariarekin DEMOCRACY NOW! saio estatubatuarrarentzat.

Subtitulo: 
Srećko Horvat DEMOCRACY NOW! saioan
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Andrea Caprarulok zuzendu eta zentratu zuen Carlos Skliarrek liburu dendan eskaini zuen solasaldi ederra.

Subtitulo: 
Carlos Skliarrekin topaketa
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Guilló, Muelas, Arraiza, Fernandez, Lopez festen eta genero harremanen inguruan aritu ziren UEUk argitaratu berri duen liburuaren aitzakian.

Subtitulo: 
«Festak, genero-harremanak eta feminismoa» Guilló, Muelas, Arraiza, Fernandez, Lopez
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Jon Maia «Berriak jaio ginen»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Ekainaren hondarrean egin zigun Almudena Vidorretak bixita Mikel Sanzekin bere azken poema liburua aurkezteko. Laura Puyk erreportaia egin zuen DIARIO DE NAVARRAn.

Subtitulo: 
Almudena Vidorreta «Nueva York sin querer»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Jende mordoaren aurrean Baigorriko Etxauzia zer den aurkeztu ziguten.

Subtitulo: 
Zer da Etxauzia?
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Juan Erviti (farmakologoa) eta Iván Vergara (medikua) botiken industraiz aritu ziren Nafarroako Osasunaren Plataformak gonbidatuta.

Subtitulo: 
Botiken industria eta osasuna
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
01/07/2017
Cuerpo:

Ekaina amaitu zaigu. Eta ikasturtea. Eta heldu da festa. Eta festa hauetan nahi genuke urte osoan zehar gozagarriak zaizkizunekin ere goza dezazula. Lagunartearekin, gastronomiarekin eta musikarekin.

Beraz. Azalduko dizugu, materialki, aurtengo geure eskaintza zein den. Eguna hasteko hamarretakoak 9:30etatik 11:00etara (zizka mizkak -patatak + babarrun zuri nafarrak + arrautza frijituak- eta arrazioa aukeran -pistoa, urdaiazpikoa tomatearekin, arkumea, txistorra) 16€ren truke.

14:00etatik 16:00etara bazkariak: partekatzeko sarrerak (salmorejoa + piper gorri konfitatuak + gazta freskoa sandiarekin + entsalada) eta hautatzeke arrazioa (nafarroako babarrun zuriak, kuia eta perretxiko rissottoak, txekorra saltsan, eguneko platera 24€ren truke.

21:00etatik 24:00etara ogitarteko hotzak eta beroak (6€) eta hanburgerrak (Askatasuna, etengabeko borroka bat; La radicalidad del amor; Nagusia kanpoan bizi da: et alii.).

Eta asteburuko gauetan eta 14aren bezperan beltzez jantziko gara Black Ferminerako: munduko musikak tokiko DJekin.

,

Duela hamar egun Nagusia kanpoan bizi dari buruzko erreportaia egin zuen Mikel Lizarraldek BERRIAn Iñigo Aranbarriren ideiak bilduz. Gainera, Hiromi Yoshida, itzultzailea, luze eta zabal izan zen INFO ZAZPI irratian Kobayashiren nobelei buruz, Japoniako literaturaz eta artxipielagoko abagune sozialaz.
Eta asteazkenean Nerea Fillat eta Hedoi Etxarte Bilboko EiTBren egoitzara joan ziren Ilaski Serranorekin argitaletxeaz, Katakraken hiru urteez eta euskarazko nobedadeez hitz egitera.

Subtitulo: 
«Nagusia kanpoan bizi da» BERRIAn, INFO ZAZPIn eta ETB1en
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Eduardo Irujok Hozuki, la librería de Mitsukoren iruzkina egin du. Hau da uda honetan gomendatzen dituen lau liburuetatik bat. Datorren astean beste hirurak.

Subtitulo: 
Eduardo Irujoren gomendioa: «Hozuki, la librería de Mitsuko»
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Ander Izagirre «El siglo de Luis Ortiz Alfau»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Sigue adelantek bere lehenego iruzkina jaso du: EL SALTOn Andrián Bernalek egina.

Subtitulo: 
«Sigue adelante»ri iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Jon Maia eta Julio Soto Berriak jaio ginen aurkezten izan genituen eta DIARIO DE NOTICIASek berria jaso zuen.

Subtitulo: 
Jon Maia DIARIO DE NOTICIASen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Jada entzungai daukazu Koldo Larrearen, María Engracia Martínen, Patricia Amigoten eta Laureano Martínezen hitzaldia, Juan Mainerrekin batera.

Subtitulo: 
Historia eta didaktika kritikoa
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
26/06/2017
Cuerpo:

Boban Minic, Sarajevo sitiatuan irrati esatari izan zen eta Jugoslaviaren amaieraren 25. urteurrena aitzaki bi liburu ekarri zizkigun besapean. Bere bixitak utzi zuen oihartzuna hedabideetan: ONDA CEROn elkarrizketatu zuten, baita DIARIO DE NOTICIASen eta BERRIAn ere.

,
Subtitulo: 
«Europar mezularia» aurkeztu dugu
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Imanol Miramonek luze eta zabal hitz egin zuen INFO ZAZPIMultitudes y partido Jodi Deanen nobedadeari buruz: mugimendu sozialez, indibidualismoaz, afera digitalaz gogoeta egin nahi baduzu material ederra da Xabier Aristegietak itzuli duena.

Subtitulo: 
«Multitudes y partido» INFO ZAZPIn
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
16/06/2017
Cuerpo:

Irakurri. Irakurri. Irakurri duzunaz hitz egin. Irakurri duzunaz idatzi. Entzun.
Hala bizi gara. Eta horri esker irakur ditzakegu asteon Imanol Miramonek idatzi dizkun iruzkinak bezalakoak. Vivian Gornick-en Apegos feroces (Sajalin 2017) geurean.

,

Aroa Huarte itzultzaileak eta Hedoi Etxartek literaturaz eta sobietar iraultzaz hitz egin zuten Sautrelan.

Subtitulo: 
Nola eragin zuen sobietar iraultzak literaturan?
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
«Sigue adelante» CLUB DE JAZZ irratsaioan
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Amatasunak eta ekonomia taldeak antolatuta, Alizia Saenz de la Cuestak (Castellongo presoak), Kontxik (Izarren amonak), Ainara Mugetak eta Amaia Izkok solasaldi batean parte hartu zuten.

Subtitulo: 
Amatasunak eta espetxea
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Zenbat balio du osasunak? Ivan Vergara &Juan Erviti
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
09/06/2017
Cuerpo:

Carles Viñas eta Natxo Parra astelehenean izan genituen hitzaldi pedagogiko batekin munduan sinpatia gehien sortzen dituen 2.B mailako talde bati buruz: St. Pauliri buruz. Parada profitatuz GARAk elkarrizketatu zituen, baita DIARIO DE NOTICIASek eta BERRIAk ere.

,

Duela hilabete izan ziren Fermin Muguruza, Imanol Miramón eta Luis Soldevila Sigue adelante aurkezten Sant Andreun. Honakoan katalanez egin zuten aurkezpena entzun dezazun gomendatzen dizugun. Liburua irakurtzeko behar duzun azken bultzada izango da.

Subtitulo: 
Fermin Muguruza, Imanol Miramón, Luis Soldevila presentant «Sigue Adelante»
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Juan Etxenike: jaunartzeetako oturuntzak Grezian
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Leire López, Miren Aranguren, Jokin Azpiazu «Masculinidades y feminismo»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Hamaika kolaborazio egin ditu June Sanmillánek aurten ere eta datorren urtera arte agur esan zion Felix Linaresi Radio Euskadin eta Goriri Labirinto Laboralean.

Subtitulo: 
June Sanmillánek ikasturtea amaitu du RADIO EUSKADI eta EGUZKI IRRATIAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Paddy Rekalde, Itsua, Oier Flores «Izotza eta sua»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Eduardo Irujok bere Info Zazpiko kolaborazioak amaitu dituStephanie Vaughn-en ipuinekin (Sajalín 2017).

Subtitulo: 
Eduardo Irujo reseña «Alfa, Bravo, Charlie, Delta»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

José Pablo García eta Gosearen kontrako ekintza taldekoen Vidas ocupadas: un viaje palestino de Nablús a Gaza komikia aurkeztu zuten.

Subtitulo: 
José Pablo García «Vidas ocupadas: un viaje palestino de Nablús a Gaza»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen: