29/07/2014
Cuerpo:

Itzuli gara, ez geldi egoteko baina. Une latzak bizi izan ditugun azken asteotan, Euskal Jai-ren eraistearen hamargarren urteurren honetan. Guztietan egon da espazioarekin, etxearekin loturaren bat. Gazan kolonialismoaren suntsiketa: 1.000 palestinar hil dituzte (%77 zibilak) eta 43 israeldar (%3 zibilak). Granadan 37 urteko Etxegabetzeen Plataformako kide batek bere buruaz beste egin du. Vienan 1.700 polizia kidek Pizzeria Anarchia Zentro Sozial Okupatua erasotu dute, ezingo da Garcia Lorcaren «gerri hautsiko vals» hura gehiago dantzatu. Jordi Pujol Kataluniako Printzipatuko presidente izan zenaren ustelkeria kasua jakin den astean albistetzarra jaso dugu Bartzelonako Sants-etik: Can Vies-ek 89.760€ eskuratu ditu. Inoiz baino Aresti zaleago gaude: «Geure etxeak defendituko ditugu. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen ditugu geure etxeak».

Astelehenean zabaldu genituen ostera ateak eta udako eskaintza berezia eskaini nahi dizugu. Goizeko 9:30etatik aurrera gosariak egunero. Pintxoak goizaldetik eta bazkariak 14:00etatik 16:00etara astelehenetan barne (asteroko asanbladak oporrekin jarraituko du abuztuan). Berritasun nabarmenena egunero 19:00etatik 23:00etara izango da: udako produktu freskoekin 2 entsalada eta 2 plater bero eskainiko ditugu razio edo pintxo erara. Hondartzako txosna baten modukoa izango da eta berritasun iraunkor gisa txoriopila eta fruituzko bizkotxoa. Ostiral eta larunbatetan geure betiko afariak izanen dituzu eskura.

Liburu denda 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00 ordutegia izango du. Udako nobedadeez gainera, etxeari, udalgintzari eta Palestinako kolonizazioei buruzko hautaketa fina: geopolitika, poesia eta komikia nahasten diren eremukoa.

Imagen:
02/07/2014
Cuerpo:

 

Heldu dira Sanferminak. Uztailak 5 eguerdian liburu dendaren azken uneak izango dira uztailak 28ra arte. Gaurtik eros ditzakezu tamaina eta modelo ezberdineko elastiko eleganteak Katakrakeko katuarekin eta sarrerako esaldi rockero klasikoarekin («Hau dena aldatu nahi genuke»).

6an hamarretakoak izanen ditugu eta 7tik 13ra eguneko menuak (deitu 948 225520ra erreserba egiteko asmotan bazabiltza): sarrerako anitzak, entsalada berdea eta okela, arraina edo barazkiak aukeran, azkenburukoa, ardoa eta ogia barne. Horrez gain, txoriopilak Uxueko okinak eginak egun osoan zehar, frijituak bermutaren orduan eta etxeko gozogintza nahi beste.

Ogitartekoak arratsetik aurrera izanen ditugu, hanburger goxoak barne, urteko gertakarien izenekin: Sí se puede, Felipe, Libre!, Kentucky Fracking ez!, 1978, Kontuz!, Fuck Fifa.

Gosariak izango ditugu eguna ongi eta lasai hasi ahal izateko.

Afal ostean DJ dantzagarriak izango ditugu, aurrejuzkurik gabe, gauero gauerdian.

Uztailak 28an indar berrituta itzuliko gara.

Imagen:
25/06/2014
Cuerpo:

Aurki helduko dira Sanferminak. Eskaintza berezia izanen dugu ordurako, datorren astean azalduko dizueguna. Egun horietan Kantina soilik egongo da martxan, liburu denda itxiko dugu. Sanferminen ostean hamabost egunez Katakrak guztia egongo da itxita. Uztailak 28an itzuliko gara.

Horregatik 10 egun dauzkazu uztaila liburuz josteko: Irurtzungo ur ertzetara zoazela, Bardean eguzkia hartzera edota Yamaguchi parkera eraman zure lagun suharrena alboan. Geure betiko eskaintza zabala komikian, poesian, historian, egungo egoera erpin ezberdinetatik aztertzen duten liburuetan.

Jaien aurretik ekitaldiak dauzkagu halere. Asteazkenean Iruña abesbatzaren kontzertua izango dugu. Ostegunean Gema Lasartek “Gorputz jipoituak genero indarkeriaren sinedoke” hitzaldia eskainiko du Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta. Ostiralean 17:30ean Emmanuel Rodríguezek udalerrigintzari buruz hitz egingo du. Egun berean 19etan Angel Petismek bere liburu eta disko berria aurkeztuko du Patxi Irurzunen laguntzarekin. Ikasturtea amaitzeko, uztailak 30ean Aitor Merino eta Ainhoa Andraka “Asier ETA biok” filmearen harrera azaltzen egongo dira, 18:00etan filma proiektatuko dute eta 19:30ean solasaldia egongo da.

Imagen:
18/06/2014
Cuerpo:

Orain bi aste ireki genuen erakusleihoko atea: Kantinak eta Kale Nagusiak bat egin zuten. Orain erakusleihoko materiala ikusgarri dago tramankulu berri baten bidez. Zatoz eta ikusi!

Halere, kantinaz, liburuez eta terrazaz gain hamaika hitzordu izan ditugu eta dauzkagu asteon. Astelehenean Kattalin Miner Miren Agur Meaberen eta Leire Bilbaoren poesia aitzaki hartuta irakurketa feministak egiten aritu zitzaigun. Gaur Frankismoaren aurkako Argentinako euskal plataforma aurkeztu dute bertako zenbait kidek. Bihar Badok.info proiektua aurkeztuko dute. Ostegun eta ostiralean antzezlanak egongo dira erabilera anitzeko aretoan: Ábreme en canal 19an eta Sostemible 20an. Ostiralean Irakurle taldeko azken liburua izango dugu mintzagai: Ian McEwan-en “Hoben-ordaina”. Larunbatean Ekonomia kritikoaren taldean Adam Smithen “Kapitalaren metaketa edo lan produktibo eta ez produktiboa” irakurriko dugu, kurtsoko azken saioa izango da ere udazkenera arte. Larunbat arratsean berean Zarautzetik etorriko da euskal folkeko esperantza handietako bat: Lou topet.

Laster arte beraz!

Imagen:
10/06/2014
Cuerpo:

Kaixo lagun!Hasi gara uztailak 6rako hamaiketakorako erreserbak jasotzen. Horrez gain, iragari nahi dizugu Sanferminetan menua izango dugula eguerdian. Giro lasaiean, benetako platerekin, barazkijale eta beganoentzako aukerekin, eta urtean zehar dugun barazki ekologiko eta gertukoen apustua mantenduta. Zeure erreserbak 948 225520 zenbakian edo kantina@katakrak.net helbidean egin ditzakezu. Aurki aurkeztuko dizkizugu ogitartekoak eta kontu musikalagoak.

Asteon ere ekitaldi asko izanen ditugu. Gaur asteartearekin 19:30ean "Migrazioak: kapitalismoa, bazterketa eta kontrol soziala" hitzaldia egonen da SOS Arrazakeriako, Salhaketako, Paperak denontzat-eko eta Katakrakeko kideekin. Bihar asteazkenean 19:00etan "Bizitzaren balioa" hitzaldia eta erakusketa egongo da erabilera anitzeko aretoan Monte Alduide Koordinakundearen eskutik (egun Nafarroan gertatzear dagoen naturaren suntsiketa nabarmenetako bat da). Ostegunean 19:00etan "Ciutat morta" dokumentala egongo da ikusgai, Bartzelonako polizia ustelkeriaren kasu entzutetsu bati buruz (oso egokia asteotan Can Vies efektuarekin gertatu denaren ostean). Larunbatean 13:00etan Euskaria Fundazioak omenaldia eskainiko dio Iulen Madariagari. Gauean moda pasea egongo da 18:00etatik aurrera.

Irakurle taldean edo Ekonomia kritikoaren taldean bazaude ez ahaztu datorren astean dauzkagula urteko azken hitzorduak!

Astearte ona izan!

Imagen:
03/06/2014
Cuerpo:

Oso aste interesgarria izaten ari da, bai Bartzelonatik Can Vies efektuak sortu duten zirimolarengatik, baita 78ko erregimenaren buruaren dimisioa dela eta. Ohitura dugunez, gai hauei buruzko zelulosa eskura daukazu joan den astetik Gaztelu plazako liburu azokako geure postuan. Igandera arte bertan egongo gara goiz eta arrats urteko liburu berriekin eta geure apustuekin. Joera feniziarra baduzu gogoan izan %10eko deskontua egiten dugula han bertan.Aste honetan janariari lotutako bi albiste ditugu. Lehena ohartarazpen soila da: San Ferminetako bazkariak eta uztailak 6ko hamaiketakoa erreserbat ditzakezu ohiko bideak erabiliz. Aurki emango ditugu argibide logistiko eta estetiko gehiago baina eskariak izan ditugunez iragartzea erabaki dugu.Bigarren albistea da joan den astetik txigorkiak eskaintzen ditugula astelehenetik asteazkenera. Hala, indartua gelditzen da Katakraken afaritarako eskaintza entsaladekin, ogitartekoekin, burgerrekin eta patatekin.

Horrez gain aste honetan hauxe izango dugu: Mahmoud Traore senegaldarra “Partir para contar” (Pepitas de calabaza 2014) liburua aurkezten bihar 19etan, ostegunean Enrique Cabezón eta Sonia Sanromán izango ditugu “Desdecir” eta “Anillos de saturno” liburuak aurkezten.

Imagen: