Salgaien zerrenda

«15 beltz hil zituzten. Preso gazte bat hil egin zen»

2017/02/11

Otsailak 5ean eta 6an 16 heriotzen hirugarren urteurrena izan zen. 5ean Harkaitz Bellón hil zen. 36 urte zituen eta Cadizeko Puerto I kartzelan hil zen. 13 urteko zigorra betetzen ari zen autobus bat erretzeagatik eta ateratzeko 3 hilabete falta ziren. 6an, mugetako guardia zibilen tiroen ondorioz 15 etorkin hil ziren Afrikaren ertz bereko muga bat gurutzatzen. Hala jaso nahi izan genuen ASKATASUNA ETENGABEKO BORROKA BAT Angela Davisen liburuan: buletin honen beheko aldean ikus dezakezu hitzaurrea osorik.
Jazoera tragiko hauen inguruan Xavier Artigas, Xapo Ortega eta Marc Serrak, CIUTAT MORTAren egileek TARAJAL: DESMUNTANT LA IMPUNITAT A LA FRONTERA SUD dokumentala egin berri dute.


Ezinbesteko hiru hitzordu

Asteon lotara etor zaitezke kale nagusira. Ekitaldi mordoa dugu (kontuan izan Xabier Zubialde eta Ion Andoni del Amoren liburu aurkezpenak, adibidez).
Baina gainera, hiru ekitaldi aipatu nahi ditugu, berezitasun logistikioak dauzkatelako. Asteazkenean 17etan Bob Brown Pantera Beltzen Alderdiaren sortzaileetako bat etorriko da. Ostegunean show musikal bat izango dugu: BUMAYE, Iñigo Cabezafuego eta Beatróz Sánchezekin (etorri nahi baduzu gonbidapoema eskuratu behar duzu 6€an liburu dendan). Ostiralean ipuin erotikoak kontatuko dizkigu Maialen Díezek (ekitaldirako 4€ko gonbidapoema beharko duzu).

Maitane Unzuk idia ardotan egiten irakatsiko dizu

Maitane Unzu Euskalerria irratian izan zen eta idia ardotan nola egin irakatsi digu.

Erreseina: MI DIETA COJEA

German Esparzak Aitor Sánchezen MI DIETA COJEA liburuari iruzkina egin dio.

Erreseina irratian: ZONA DE OBRAS

Eduardo Artetak ZONA DE OBRAS (Leila Guerriero) gomendatu zuen Info Zazpi irratian: irakurtzeko edo entzuteko aukera daukazu.

Laura Benadibak NUESTRAS VOCES EN MOVIMIENTO aurkeztu zuen

Laura Benadiba izan genuen joan den urtean. Aurkezpen horren kontura Berrian elkarrizketatu zuten. Gainera el Diario de Noticiasek erreportaia egin zion. Baduzu, noski autoreak berak Fernando Mendiola eta Giovanni Levirekin egin zuten aurkezpena.

Ander Izagirrek POTOSI aurkeztu zigun

Ander Izagirreren bixitak informazio jario handia sortu zuen. Euskalerria irratian luze eta zabal elkarrizketatu zuten. Diario de Noticiasen ere elkarrizketa mardula egin zioten. Aukera duzu, gaineraeskaini zigun aurkezpenaren lehenengo atala entzuteko.

Iflandian anarkosindikalismo garaikideaz

June Sanmillán Iflandian izan zen LKNren gune berria aitzaki hartuta anarkosindikalizmoaz mintzatzen.

Juan Manuel Uria presentó HARRIA

Duela hamar bat egun Juan Manuel Uria izan genuen eta HARRIA aurkeztu zigun Inaxio Goldaracenarekin batera.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Hacia la soberanía energética

,

17,00 €

Badugu

Ser o no ser (un cuerpo)

,

18,00 €

Badugu

LARDASKA #1 BAGA

,

11,00 €

Ez dago eskuragarri

SCREWBALL COMEDY. HOLLYWOODEKO KOMEDIAREN URREZKO AROA

,

9,15 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

LA CÁRCEL DEL FEMINISMO

,

19,00 €

Badugu

Cuerpos aliados y lucha política

,

19,95 €

Eskuragarri 4-5 egunetan