Salgaien zerrenda

Aingura hegodunak

2015/08/31

«Loreek iraileko koloreak daramatzate jada» Barbara abeslari paristarrak zioen bezala. Loreak dira Greziako estatuko erakundeen zilegitasun galeraren lekuko. Loreak daude duintasunaren bila Europara datozen errefuxiatuen galga izan nahi duten alanbre-arantzadunen artean. 27 uda joan dira ere Euskalerria irratiak lizentziarik izan gabe eta udagoienaren ateetan eskuratu dute zegokiena.

Iraileko loreekin eztabaidak, aisialdia, janaria eta edaria, formazioa, liburuak itzuliko dira. Aurten arrakasta izan duten zikloak izango ditugu ostera ere –irakurle taldeak, ardo dastatzeak, ekoafariak– eta orain arte egin gabekoak izango ditugu, formakuntzan bereziki. Hementxe kontatuko dizuegu, astero, eta sare sozialetan eta harrera egingo diguten komunikabideetan.


Altzari berri bat

Jada ez dago mahairik liburu dendako sarreran. Askok ikusi duzue jada. Orain, eskailerak igotzean itsasontzi baten branka dago, Alejo Carpentierren El siglo de las luces eleberrikoa izan zitekeen, inprenta eta gillotina eraman zuen hura. Edo Richard Wagnerren belaontzi mamua izan zitekeen. Edota Iñigo Aranbarriren Zamaontziko Serenity Star matxuratutako ontzia, hilabete luzez hamalau marinel barruan izan zituena.

Pasabidearen bestaldean, Nafarroa Garaiko ardo ekologikoak, dagozkien apal txukunekin.

Zurgintza lan berri hauekin kantinatik liburu dendara igarotzea errazagoa izango da, bertatik areto nagusira igotzeko. OSB materialarekin egin ditugu, Europa erdialdean kaleko lanak estaltzeko erabili ohi dute materiala. Chocarro arkitektuarekin pentsatu dute liburu saltzaileek eta Joseba Burusko zurginak exekutatu du.

Ordutegi berriak

Joan den ikasturteko joerak ikusita, apur bat aldatu ditugu zabaltzeko eta isteko ordutegiak. Kantina apur bat beranduago zabalduko duko, 10etan. Eta zabalik egongo da 23ak arte txigorki goxoekin astelehenetik asteazkenera eta afariekin ostegunetik larunbatera.

Liburu denda kantinarekin batera zabalduko da. Gainera, ez dugu eguerdietan itxiko, 10etatik 21etara zabalik etenik gabe.

Ekoafaria: antzinako tomatea

Antzinako tomateari buruzko azoka eta ekitaldi zenbait antolatu dira gure hirian. Horietako hiru ekitaldi Katakraken izango dira. Lehena ekoafari tomate-dastaketa hau. Bigarrena, larunbatean espreski egindako pintxo batekin, hirugarrena 10ean 19:00etan hitzaldi bat.

Gogoan izan, etorri nahi baduzu kantina@katakrak.net-en izena ematea.

Pumpk! jaialdiaren aurkezpena

Autoedizio jaialdi bat egingo dute Jazarren irailak 11 eta 12an. Jaialdiaren aurkezpena ostegunean 19etan.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Las migajas

,

14,00 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

Yo, perro

,

15,00 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

X hil da

,

12,75 €

Badugu

FREEDOM

,

9,95 €

Ez dago eskuragarri

Atahualpa Yupanqui

,

19,00 €

Badugu

Grecia en el aire

,

14,00 €

Eskuragarri 2-3 egunetan