Anari + Comicreando + Olza, Castejón, Ziga
2015/05/03
Joan zaigu apirila, hilerik krudelena, eta berarekin Maiatzaren lehena: euripean bizikletan, aulki gurpildunean edo oinez. Ion Arretxe etorri zitzaigun Aitor Merinorekin joan den astean, ez zen jende asko etorri, baina ekitaldi borobila izan zen, eta gomendatzen dizugu Intxaurrondo gaia lantzeko duen moduarengatik. NUPeko irakasle Humberto Bustince ere etorri zen, egungo jakingurak eta akademiako jakintza berezituak batu zituen. Marka izan zen, 60 lagundik gora Big Datari buruzko solasaldian, afera orokorretan hasi zen baina amaiera aldera zehatz ibili zen. Egun berean ardandegian Azul y Garanza upategiaren txanda izan zen, nekazaritzaren eta geure dastamenaren mugak zabaldu zituzten.
Aste honek denetarik izango du. Liburu aurkezpen batekin hasiko gara eta beste batekin amaitu. Eta tartean hauteskunde aurreko eztabaida bat, Anariren disko aurkezpen eta kantalditxoa, Saharako haurrei buruzko hitzaldi bat, liburu aurkezpen eta hitzaldi gehiago.
Anariren disko aurkezpena eta 5 kanta
Asteazkenean 19etan Zure aurrekari penalak da Anariren disko berria, BideHutsek argitaratua. Maiatzak 7an aurkeztuko dio prentsari, baina egun bat lehenago egongo da Iruñean. Ordu erdiko solasaldia eskainiko du, elkarrizketa formatuan. Gero 5 kanta joko dizkigu eta besapean ekarriko du diskoa gainera, inon baino lehenago eskuratu ahalko duzu nahi izatera.
Comicreando
Astelehenean 19etan Zizurren egindako material eder honen aurkezpena izango da. Iñaki Redin "Popi" etorriko zaigu: historia, zientzia eta gizarte kezkak irakasteko komikia erabiltzen dute beraien irakaskuntza zentroan. Orain autoedizio batean bildu dute dena eta geurean eta Merced karrikako TBOn eskura ditzakezu soilik. Ez galdu liburuari begirada bat emateko aukera.
María Castejon, Itziar Ziga, Natalia Ardanaz, Maje Girona, María Molas
Larunbatean 19etan María Castejón eta beste zenbait kidek Más fotogramas de género liburua aurkeztuko dute. Liburu hau 2013an argitaratu zuen Fotogramas de género. Representaciones de feminidades y masculinidades en el cine español (1977-1989) haren bigarren atala da.
Ibone Olza
Ostiralean 17etan Ibone Olzak pertsonen lehenengo urteetan dauden harreman afektiboak aztertuko ditu. Jaio berriek gurasoekin dituzten harremanak aztertu dituzten ikerketa zientifikoetatik hasita. Erditzeaz hitz egingo du, garapenaren une kritikoei buruz.
Eztabaida eta askoz gehiago
Asteartean 19etan Nafarroako Hitza eta Euskalerria irratiak antolatutako bigarren eztabaida izanen dugu Iñigo Astizek gidatuta. Nafarroa Garaiko kulturaz eta kultura zentroez hitz egingo dute gonbidatuek.
Asteartean 19:30ean bilera gelan asteroko KATAHACKen topaketa izanen da. Informatikazale hauek elkarri laguntza eskaintzen diote, hackeatzeko, tutorialak elkarri emateko eta kontsultak egiteko.
Ostegunean 19etan Saharako haurrei buruzko hitzaldia egongo da.
Ostiralean 19:30ean Lierni Iriartek La pérdida del humano liburua aurkeztuko digu.