Salgaien zerrenda

Atlantiko Beltzeko lehenengo materialak eta abar

2016/01/31

Material berri askorekin gatoz asteon: erreseina bat, Atlantiko Beltzeko lehenengo asteburuko hitzaldien audioak, bideoren bat. Eta beti bezala: asteko ekitaldiak (hileroko zikloaren eta yogaren ikastaroak berriz ere hasiko dira, adibidez) eta nobedade gozo batzuk. Aste on!


Erreseina: EL ARBOL DE DIANA

Inaxio Goldaracenak La Casa Roja poesia irakurle taldeko azken liburuaren inguruko erreseina idatzi du EL ÁRBOL DE DIANA.

Audioak: Atlantiko Beltzaren lehengo itzulia

Iruñea NOLA?k prestatu zituen Atlantiko beltzeko 10 postal egin zituzten.

Víctor Lenorek musikari eta kaleari buruz jardun zuen.

Isidro Lópezek munduko hegoaldeko soinuez hitz egin zigun, eskuragarri dauzkazu ere hitzaldiaren osteko galdera eta erantzunak.

Ion Celestino, Xarra (Gaztelupeko Hotsak), Itsua (Beat Salad), Lando Stone (Cherry Boppers) eta Iosu Marti (Sustraian Records) Euskal Herria portu musikal bat da? galderari erantzuten saiatu ziren.

Audioa: Sozialismoaren historia labur bat

Altantiko beltzaz gain Gorka Etxebarriak idatzi berri duen liburua aurkeztu zigun: SOZIALISMOAREN HISTORIA LABUR BAT.

Bideoak: Atlantiko Beltza + El Drogas

Luis Soldevilak Ahotsa.infoko lagunei Atlantiko Beltza zer den azaldu zien, ikastaroa hasi aurretik.

El Drogas Bilboko Kafe Antzokiaz aritu zen Tumatxak saioan.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados: