Salgaien zerrenda

Aurkezpenaren ostean... Durangoko Azoka!

2016/12/03

Aste bizia izan dugu geure lehenengo bi liburuak aurkezten –hemen behean ikus ditzakezu estekak–. Eta ostiraletik Durangoko Azokan gaude, baldin bazatoz bila gaitzazu Goienkale 65en The Balde eta Entzun!ekin batera. Asteartera arte hantxe izango gara, nahi baduzu etorri.
Gainera, datorren astea berezia da bi jaiegun izango dituelako. Horregatik gogoratuko dizugu asteazkenean Violeta Serrano idazlea etorriko dela eta ostiralean Emily Dickinsonen inguruna jardungo dugu La Casa Rojan.


Angela Davis –eta argitaletxea– hedabideen aurrean

Hasi gara argitaletxea aurkezten. Lagunei eta gertukoei aurkeztu ostean hedabideekin hasi gara. Irakur dezakezu Ainhoa Sarasolak Berrian jaso zuena ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BAT liburuaren inguruan. Baita Laura Puy Muguirok Diario de Navarran jaso zuena argitaletxearen sorreraren inguruan.
Angela Davisen liburua aurkezteko Euskalerria Irratian izan ginen Peio Argiñarenarekin. Eta Donostiako aurkezpenera Marijo Uria gerturatu zen Euskadi Irratian albistea plazaratzeko euskaraz eta Radio Euskadin gaztelaniaz. Era berean, Felix Ibargutxi etorri zen Diario Vascotik eta Ainhoa Ortegak jaso zuen albistea Argian.

Luis Soldevila Iflandian: «Iruñea 2016»

Hilero bezala Luis Soldevila Félix Linares-ekin izan zen Radio Euskadiko Iflandian.

Teresa Forcades &Quim Arrufat prozesu konstituziogileei buruz

Eskura daukazu Teresa Forcades eta Quim Arrufatek eskaini zuten hitzaldia.

Nico Rost «Reportajes antifascistas» &Ernst Toller «Una juventud en Alemania»

Marta Martínez Carro editorea eta Núria Molinés itzultzailea geurean egon ziren euren nobedadeak aurkezten.

Iosu Moracho eta lagunek bere azken liburua aurkeztu zuten

Iosu Moracho eta Mikel Sanz –lagun mordo batekin– LA UTOPÍA TIENE LOS PIES DESCALZOS liburua aurkeztu zuten.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

La radicalidad del amor

,

16,00 €

Badugu

Reportajes antifascistas

,

20,00 €

Badugu

Kixotenean

,

14,75 €

Badugu

Juliette

,

30,00 €

Ez dago eskuragarri

El libro que hace clap

,

13,50 €

Ez dago eskuragarri