Salgaien zerrenda

Bi urte bete ditugu!

2016/01/05

Borgenesen «hamabi kanpaikada konponezinak» igaro dira eta oroitzapenen tartea zabaldu da. Broken Brothers Brass Banda pasa zen, eguzkitako betaurrekoak jantzita Ibon Olagarroren heriotzaren urteurrenean. Hurrengo egunean, 31an, 2 urte bete ziren kale Nagusiko ateak zabaldu genituenetik. Urtero entzuten ditugu 1959ko urtarrilak bateko Kuba liberatuko hotsak edota 1994ko EZLNren Chiapasekoak. Egun horretan sartu zen indarrean Ipar Ameriketako Salmenta Eremu Askearen Hitzarmena, TTIParen aurrekari bat. Europarron osasunak, elikadura, segurtasun juridikoa eta eguneroko bizitza kolpatuko duen hitzarmena.
Bi urte joan dira zabaldu genuenetik eta bigarren urtemuga honetan berriz ere eskerrak eman nahi dizkiegu auzolanetan, mantenimendu lanean, hitzaldiak antolatzen eta entzuten, irakurle-taldeetan eta dastatzeetan parte hartzen, asanbladak egiten aritzen zaretenei.
Jakinaren gainean gaude 2016an ere liburu ederrak argitaratu eta berrargitaratuko direla. Laster arte beraz.


Autobusa Bilbora

Urtero bezala, dispertsioaren kontrako manifestaziorako autobusa antolatu dugu. 11etan aterako da Hiru Erregeen Hoteletik giro lasaian. Deitu 948 225520 zenbakira erreserba egiteko.

Jacques Rancière luze eta zabala Frantziaz

Jacques Rancière-ri egindako elkarrizketa euskaratu dugu: eskuin muturra, intelektualak, Frantziako sistema politikoa fri buruzko gogoeta zorrotz eta beharrezko bat. Gainera, Alain Badiourekin izandako solasaldia gehitu dugu webgunean.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Denbora eta egunak

,

9,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Sandokán

,

14,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

El universo accidental

,

20,00 €

Badugu

Rainer Maria Rilke

,

44,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Cuentos inquietantes

,

23,95 €

Badugu

Tiempos de hielo

,

19,95 €

Badugu