Broken Brothers + TDAH + Akhmatova + Audioak
2016/02/27
Ederra da funts handia duten bi disko jasotzen dituzunean. Heldu dira jada liburu dendara Broken Brothers Brass Banden Ildoa landuz eta The Titaniansen From Zerokoma. Bizitza handia duten lanak, errealak eta utopikoak, Iruñerriaren barrunbeetatik erdituak.
Bide batez, ostegunean izango dugun Iñaki Redín 'Popi'ren TDAHri buruzko hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu.
Audioa: Nafarroako Ubidea
Nafarroako Ubidearen bigarren faseari buruzko eztabaida entzun dezakezu Uraren kultura berriaren aldeko elkarteak antolatutako ekitaldia.
Erresilientzia: bideoa eta audioa
Erresilientziaz, tortura gainditzeaz, jardun zuten Ainara Iraizozek, Janette Goikotxetak, Gorka Zabalak eta Patxi Arratibelek.
Solasaldi beraren audioaeskaintzen dizugu.
Erreseina: REQUIEM
Inaxio Goldaracenak Anna Akhmatovaren REQUIEM liburua iruzkindu du (Madril, Cátedra, 2006).
Periferia blogean: Hil da 'Elmo' Williams + Zergatik entzun behar duzun BBBB
Luis Soldevilak, 'Elmo' Williamsen heriotzaren aitzakiarekin, seriotasunez hitz egin digu Fron Zerokomoa to The Titanians eta Ildoa landuz diskoen inguruan.
Hedoi Etxartek zergatik entzun behar duzun BBBBren diskoa azalduko dizu.