Salgaien zerrenda

Desobedientziari buruzko bi ziklo + Ekitaldiak

2015/01/26

Eskubideen galera orokor baten garaia da hau. Adierazpen askatasunaren irakurketa ertsiak egiten dira, prentsa askatasun jakin batera mugatuz. Murriztua dago pertsonen mugimendu eskubidea, kontinenteen artean eta auzoen artean. Horregatik bi ziklo poliedriko izango ditugu datozen bi asteotan KOMUNALAK ALA HIL! desobedientzia mundu mailan aztertzeko eta ALKATAKRAZEKO DESOBEDIENTZIA ETA OKUPAZIO ASTEA gertuago eta praktikoki gertatutakoez ikasteko.


Komunalak ala hil!

Otsailak 2tik 12rako jardunaldiotan, planetaren zenbait puntutan abian jarri diren hainbat esperientzia lehen eskutik ezagutu ahalko ditugu: ura eskubidearen defentsa (Tesalonika, Grezia); nekazaritza eta hirietako lurraldearen erabilera komunitarioa (MST, Brasil); edota osasuna pribatizatzeko saiakerak geldiarazteko ahaleginak (Bellvitge ospitalea, Katalunia). Horrez gain, finantza publikoak, hartzekodunen aurrean, nola defenditu diren ezagutuko dugu (Ekuador), eta baita mundu mailako ziberespazioan materialen partekatzea nola gauzatzen den.

Alkatakraz-eko kartzela: desobedientzia eta okupazio astea

Euskal Jairen okupazioaren 20. urteurrena iragartzeko plantilaren bidezko pintaketak egiteagatik hiru lagun 6 eguneko etxeko atxiloaldira eta 624 €ko isuna ordaintzera zigortuak izan dira. Katakraken emango dituzte 6 egun horiek eta batera erakusketak, hitzaldiak eta dokumental proiekzioak egingo dituzte larunbat honetan Detritusen erakusketarekin hasita. Adi egitarauari eta geure buletinari.

Zerrauts ogia: dokumental estreinaldia

1936ko estatu kolpearen eta osteko gerraren ondorioz gosea eta urritasuna zabaldu ziren Francisco Francoren diktaduran. Erregimen politikoak odola eta gartzela erabili zituen une horretako gizon-emakumeen kontra; baina klase herrikoiek duintasuna eta kuraia mantendu zuten haien bizi baldintzen eta askatasunen alde borrokatuz. Hasierako protesta marmarra izan zen, ostean egin zuten oihu grebek.

Irakurle taldea + Ekonomia kritikoa

Ostiralean 20etan hileroko Irakurle Taldeko hitzordua izango dugu Harry Crewsen Autoa-rekin (Susa 1993), nobela metaliko amerikarra.
Larunbatean 12etan Ekonomia kritikoaren saioan Karl Polanyiren Merkatuaren mugak (Capitan Swing 2014) izango dugu mintzagai.

Ekitaldi gehiago aste honetan...

Astelehenean 19etan Iratzar Fundazioak "Subirautza, erabakitzen eskubidea eta haustura demokratikoa" hitzaldia antolatu du Alba Nogueira (Galiza Sempre Fundazioa), Carles Riera (CIEMEN) eta Karmelo Landarekin.
Asteartean 18etan Karrakelak elikadura subirautzari buruzko solasaldia antolatu du.
Ostiralean 19etan ATTAC Nafarroak bankuei buruzko hitzaldia antolatu du Javier Alemán eta Javier Gimenorekin.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

La razón neoliberal

,

15,00 €

Badugu

El Fiord

,

12,30 €

Ez dago eskuragarri

Los reconocimientos

,

35,00 €

Ez dago eskuragarri

Nineteen eighty-four

,

13,95 €

Badugu

Bi kulturak

,

12,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Adiós, muñeca

,

11,50 €

Ez dago eskuragarri