Irakurketa ibilbide berriak + Liburu aurkezpen bat
2015/09/07
Akaso gogoan dauzkazu 2014an argitaratu genituen Irakurketa ibilbideak. Genero ezberdinetako liburuen hautaketak gai bati buruzko funtsezko testuak irakurri edo sakontzeko. Hau dena Iruñerriko garraio publikoaren estetikaren aitzakiarekin. Bada ekimen honi bultzada eman diogu 2015erako hautaketa berri batekin, berriz ere The Balde aldizkariarekin elkarlanean.
Lehenengo ibilbidea Mundua hankaz gora da: erdi aroaren eta Frantziako iraultzaren arteko errebolta eta eraldaketei buruzko liburuen bilduma bat. Bigarrena Irensteko bulkada da eta apetitoari buruzko sail bat dakarkigu: komiki pornoetatik antropologia liburuetara, errezeta liburuetatik autoen piezak jaten dituzten pertsonaiak dituzten eleberrietara. Laugarrena Zientzia eskura da, Carl Saganen zaleentzako ibilbide bat: jakitearen plazare, ikertzearen eta zeure burua harritzeari buruzko ibilbide aberatsa. Genero eta zailtasun asko, aniztasunean. Bederatzigarrena Txina pentsagai da eta txinatar unibertsoa zabaltzen digu: harreman diplomatikoei buruzko liburuetatik prostitutek idatzitako poema bildumetara, nobeletatik Asian girotutatko antzezlanetara. Yuanfang Magazineko gure burkideek osatutako hautaketa, egunero Asiaren berri izan nahi baduzu jarrai itzazu sarean.
Gainera, ibilbideok bazkalorduan ere ikusiko dituzu, otordu bakoitzean horietako bat izango delako zure mantela. On egin beraz!
Ángeles Maestro, Amparo Lasheras, Javier Fernández «Cuando el pueblo se organiza»
Ostiralean 19etan gurekin izango dira Maestro, Lasheras eta Fernández aurtengo lehenengo liburu aurkezpenean. Askoren artean idatzitako liburu honetan - hizlariez gainera - honako egileek hartu dute parte: Ángeles Diez Rodríguez, Begoña Zabala, Constantino Bértolo, Carlos Tena, Carlo Frabetti, Alberto Cruz, Eduardo Hernández.
Aukera ederra boterea hartzearen gaineko gogoeta egiteko.