Salgaien zerrenda

«Kultura kontua da intimoa eta publikoa ezberdintzea»

2017/06/02

Irrika Sexologiak ekarri zizkigun Joserra Landarroitajauregi eta Maria Arnaiz hitzaldi eder batekin: sexologiaz, afera biologikoaz, kulturalaz, eboluzioaz eta desiraz jardun zuten.


«Nagusia kanpoan bizi da»: Kobayashi euskaraz

Astelehenean heldu zen inprentatik geure euskarazko azken nobedadea: NAGUSIA KANPOAN BIZI DA Takiji Kobayashi japoniarraren eleberria. Hiromi Yoshidak itzuli du japonieratik eta Iñigo Aranbarrik egin du hitzaurrea. Asteazkenean Miren Mindegiak DIARIO DE NOTICIASen erreportaia egin zuen.

«Askatasuna, etengabeko borroka bat» ARGIAn

Asteon egin dute geure liburu baten lehenengo iruzkina, ARGIAn Amaia Alvarez Uriak idatzi zuen ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BATi buruz.

«Sigue adelante» EUSKALERRIA IRRATIAn eta GARAn

Joan den larunbatean Patxi Gaztelumendik SIGUE ADELANTEren itzultzaile Luis Soldevilla eta Xabier Maeztu elkarrizketatu zituen. Ostegunean Txari Eletak Maeztu elkarrizketatu zuen EUSKALERRIA IRRATIAn, musika mordoak lagunduta.

Ana de Migueli elkarrizketa NAFARROAKO HITZAn

Duela bi aste Ana de Miguel-en bisita izan genuen eta NAFARROAKO HITZAn elkarrizketatu zuen Kattalin Barberrek.

«Educar sin drogas» RADIO EUSKADIn

Iñaki Redínek EDUCAR SIN DROGAS aurkeztu zuen Radio Euskadin.

Jesús Cintorak «Conspiraciones» aurkeztu du

Jesús Cintorak liburua aurkeztu zigun astelehenean, baina igandean GARAk elkarrizketa bat egin zion eta BERRIAk ere berdin.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

El turista perpetuo

,

18,50 €

Badugu

DE MUJERES, PALABRAS Y ALFILERES

,

15,00 €

Badugu

Nagusia kanpoan bizi da

,

20,00 €

Badugu

PERROS SUELTOS

,

7,00 €

Badugu

NEGROS EN LOS CAMPOS NAZIS

,

16,00 €

Eskuragarri 7 egunetan

La hija de Stalin

,

24,90 €

Ez dago eskuragarri