Salgaien zerrenda

Liburu-denden saria eta Roland Barthesen «Dolu-egunerokoa»

2025/03/31

Jakinarazi ditugu 2025eko Nafarroako Liburu-denden Saridunak: Ane Labaka eta Raquel Samitierren Murmur (Erein 2024), Vicente Valeroren El tiempo de los lirios (Periférica 2024) Vicente Valero eta Lomigen En el corazón del bosque (Errata Naturae 2024). Sari banaketa apirilaren 3an izango da, ostegunarekil, Condestablen, ostean solasaldia egongo da saridunekin.

Bide batez, ikusgai daukazu Kiko Amatek Xabier Maezturekin izan zuen solasaldia.


Roland Barthesen «Dolu-egunerokoa» liburu-dendetan!

Argitaratu berri dugun Roland Barthesen Dolu-egunerokoa liburu-dendetan dago, Danele Sarriugarteren itzulpen zoragarriarekin. Hedabideei aurkeztu genien joan den astean eta honezkero albiste izan zenEUSKADI IRRATIAn eta RADIO EUSKADIn.

Colin Warden «El niño en la ciudad» aurkeztu dugu

Clara Eslava eta Alfredo Hoyuelosek aurkezpen txundigarria egin zuten, ikusgai daukazu. Han hemenka aurkeztuko dute: Madrilen apirilaren 2an Lorenzanan, Gasteizen apirilaren 4an Liburutopian, Madrilen 12:30ean Enclave librosen, Madrilen ere maiatzaren 7an Traficantes de sueñosen eta Bilboko Antin ekainre 13an. Goizez dena izan ezik, 19etan izango dira ekitaldiak.

Ibai Atutxa EITB Kulturan eta Baipasan

Ibai Atutxak Stuart Hallen Kultura, aurkakotasuna eta boterea liburu hautaketa lanak eta itzulpenak egin ditu. Berriki EITB Kulturan kultur proposamenak egin ditu. Gainera, EUSKADI IRRATIko Baipasa saioan elkarrizketatu dute.

«La danza de las luciérnagas» La linterna de Diógenes saioan

Arkadio profesoreak Ignacio Menciola elkarrizketatu du La danza de las luciérnagas (Katakrak 2024) liburuaren inguruan jarduteko.

«Idazketa labana bat da» ARGIAn

Bilboko Bestiak liburutegiko lagunek (Karmela) Annie Ernauxen Idazketa labana bat da (Katakrak 2024) liburuaren iruzkina egin dute ARGIAn.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

El niño en la ciudad

,

25,00 €

Badugu

ARIADNAREN HARIA

,

13,00 €

Badugu

El universo musical de Bach

,

32,00 €

Badugu

CAMARADA

,

18,00 €

Badugu

Ehun zaldi trostan

,

15,50 €

Badugu