Salgaien zerrenda

Liburuaren eguna + Eztabaidak + Liburu aurkezpenak

2015/04/20

Bi idazle garrantzitsuren heriotzak markatu zuen joan den hastearen hasiera. Eta ehundaka afrikar Europara sartzen saiatzen hasi da aste hau. Bigarrenak gogoeta eta eraldaketa ekonomiko sakonak eskatzen ditu. Eta seguru Eduardo Galeanoren eta Günter Grassen lanek horretan lagunduko digutela. Biak izan ziren zorrotzak haien kontagintzan eta posizio publikoetan munduan makal doazen injustizia eta desorekekin.

Liburuaren nazioarteko eguna izango da ostegunean apirilak 23. Urtero bezala goizeko 10etatik 21etara Karlos III.aren eta Orreaga etorbidearen artean egongo den azokan urteko hautaketa onena, nobedadeak eta funtsa izango dugu %10eko deskontuarekin.

Horrez gain ekitaldi sorta izango dugu astero bezala: liburu aurkezpenak, poesia errezitaldia, kontzertua, hauteskunde aurreko giroari lotutako eztabaidak (oinarrizko errentari buruz eta AHTari buruz). Gainera hileroko laugarren ostiral eta larunbatetan bezala Irakurle Taldearen eta Ekonomia Kritikoaren txanda izango da Camillerirekin eta Hollowayrekin.

Gogoan izan ekitaldiok zure inguruko lagunei interesatzen bazaizkie komentatzea.


Liburu aurkezpenak: Andrés Herrera + Conchín Fernández

Asteartean 19etan Andrés Herrerak España y China (1973-2005) liburua aurkeztuko du. Doktoretza tesia egin zuen gai horri buruz Herrerak eta Josep Fontanaren hitzaurrea dakar.

Ostiralean 19:30ean Conchín Fernándezek Querido Noah aurkeztuko du.

Hauteskunde aurreko eztabaidak

Astelehenean 19etan Oinarrizko Errenta Unibertsalaren aldeko plataformak mahai ingurua antolatu du. Bertaratuko dira EH Bildu, Equo, Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra eta Podemoseko kideak.

Asteazkenean 19etan Iruñea Askatasunezek deituta eskubide zibilen inguruko eztabaida antolatu dute Edurne Egino, Joseba Asirón, Itziar Gómez eta Ana Lizoainekin.

Ostegunean 19etan Sustrai Erakuntzak mahai ingurua deitu du Nafarroak AHTarekin egin behar duenari buruz eztabaidatzeko. EH Bildu, Equo, Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra, PP, Podemos eta UPN gonbidatu dituzte.

Irakurle Taldea + Ekonomia Kritikoa

Ostiralean Irakurle Taldearen txanda izango da, Andrea Camilleriren Uraren forma (Igela) izango da hizketarako aitzakia, Montalbano detektibe alprojaren lehenengo abenturen liburua.

Larunbatean Kapitalaren aurka eta haratago liburuaren txanda izango da Ekonomia Kritikoan, ez dira asko ekonomiari buruz euskaraz irakurgai dauden testuak, ihaz itzuli zuten liburu hau.

Kartzelari buruzko errezitaldia

Oier Gonzalez (Durango) eta Markel Ormazabal (Donostia) preso ohiek beraien gaztaroko zati garrantzitsu bat igaro dute kartzelan. Olerki saio musikatu honetan, beraien bizitzako etapa horretaz dihardute.Physis versus Nomos banda bakarlariak lagunekin jotzen du orain eta folk psikodeliko elektrikoa egiten dute. Musika lasaia. Hemen entzun ditzakezu doinuak etorri aurretik: http://physisversusnomos.bandcamp.com

Garagardo dastaketa

Beer Kupelak antolatuta honako garagardoen dastaketa: Bidassoa Basque Brewery etxeko Mugalari American Pale Alea, Garagart etxeko Gorritxo Amber Alea, Lau Gar etxeko Kiskale Brown Alea eta Ancora etxeko Pirate Smoke Stouta.

Izena emateko idatzi gargardotegia@katakrak.net helbidera.

Miren Etxezarreta: Kapitalaren erasoa

Azken hamarkadetan ekonomian egon den pentsalari garrantzitsuenetakoa da Miren Etxezarreta irakaslea. Pentsioen gaia jorratu du asko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea da eta Taifa Ekonomia Kritikoko Mintegiko kidea.

Ipar-Hegoa fundazioak antolatutako ekitaldia.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

El atentado (cómic)

,

23,50 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

Narrativa breve completa

,

49,00 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

La torre del orgullo

,

28,90 €

Ez dago eskuragarri

JENDE DESEGOKIA

,

18,50 €

Badugu

Malcolm X

,

15,00 €

Badugu

Mujeres

,

21,90 €

Eskuragarri 4-5 egunetan